Emakumeen boxeoko Iberdrola Koparen hamazazpigarren edizioa hartuko du Gasteizek
Datorren larunbatean, urriaren 25ean, egingo da Mendizorrotza kiroldegian eta Espainiako boxeolari onenek hartuko dute parte
Vitoria-Gasteiz Espainiako emakumezkoen boxeoaren erdigunea izango da datorren larunbatean, urriaren 25ean, Iberdrola Koparen hamazazpigarren edizioarekin. Ekitaldiak herrialdeko boxeolaririk onenak bilduko ditu, eta lehen mailako ikuskizuna eskainiko dute zortzi pisu-kategoriatan banatutako borrokaldiekin. Espainiako Boxeo Federazioak antolatu du txapelketa, Iberdrolaren babesarekin, eta Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntza du.
Txapelketaren xehetasunak prentsaurreko bidez aurkeztu ditu Ana López de Uralde Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza arloko zinegotziak, Ana del Val Kultura eta Kirol arloko foru-diputatuarekin eta Boxeoko Arabako Federazioko gerentearekin, Bartolomé Torralbarekin, batera.
BALORAZIOA
López de Uraldek nabarmendu duenez, “Udala osatzen dugunok harro gaude txapelketa hau Gasteizen izango dugulako. Izan ere, berdintasuna, emakumeen talentuaren ikusgarritasuna eta modalitate guztietan kirola sustatzea bezalako oinarrizko balioak irudikatzen ditu. Kirol Zerbitzutik modu aktiboan sustatzen eta partekatzen ditugun balioak dira”.
Espainiako eliteko emakumezko boxeolariei lehia-jarduera handiagoa eskaintzeko asmoz sortu zen Iberdrola Kopa, etorkizuneko nazioko eta nazioarteko txapelketetarako esperientzia pilatzeko aukera eskainiz.
Txapelketa 17:00etatik aurrera hasiko da
Txapelketa 17:00etatik aurrera hasiko da, eta 20:00etan amaitu. Txanda bakarrerako kanporaketak izango dira, eta ranking nazionaleko kirolari onenetako batzuk izango dira aurrez aurre, horietako asko Espainiako Txapelketetan txapeldunak eta domina eskuratu izan dutenak. Goizean, Open ekitaldia egingo da Mendizorrotzako kiroldegian eta Arabako Boxeo Eskolako kirolariek hartuko dute parte bertan.
Temas
Más en Gasteiz
-
Vitoria recuerda a las víctimas del trágico accidente del Portal de Arriaga de 1974
-
Arrestado el autor de un robo violento ocurrido a principios de octubre en Vitoria
-
Detenido en una gasolinera de Vitoria por intentar repostar 1500 euros en gasoil
-
Euskotren saca a concurso la fabricación de nueve unidades extralargas del tranvía para la ampliación a Zabalgana