Gasteizko komunitate energetikoa
Hitzaldi eta eztabaida mahaiez gain, 'networking' egiteko eta lankidetzarako guneak ere izango dira
Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Komunitate Energetikoen Biltzarra antolatu dute azaroaren 10erako eta 11rako Gasteizko Goiuri jauregian, eraldaketa komunitarioko bulegoen bidez. Topaketa "aitzindaria" izango da, eta herritarrak "trantsizio energetikoaren erdigunean" kokatuko ditu, antolatzaileek azaldu dutenez.
Bertako eremutik eraldaketa globalera lelopean, adituak, erakundeetako ordezkariak eta gizarte eragileak bilduko dira, esperientziak partekatzeko eta komunitate energetikoen orainari eta etorkizunari buruz eztabaidatzeko.
Hainbat gai jorratuko dira, hala nola energia komunitateek trantsizio energetikoan duten zeregina, irtenbide berritzaileak eta lurraldean arrakasta izan duten kasuak, eta eskura dagoen finantzaketa eta horrek gizartean duen eragina ere. Topaketa amaitzeko tailer parte hartzailea egingo da, 2030era begirako ibilbide orri partekatua zehazteko.
Herritarrei, komunitate energetikoei, sektoreko enpresa elkarte eta gremioei, industriari, merkataritzari, unibertsitateei, ikerketa zentroei, garapen agentziei, erakunde publikoei eta gai horretan esku hartzen duten erakundeei zuzendutako topaketa izango da.
Hitzaldi eta eztabaida mahaiez gain, networking egiteko eta lankidetzarako guneak ere izango dira, Arabako energia komunitateen sarea indartzeko eta jardunbide egokien trukea errazteko asmoz.
Biltzarrera joateko sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da https://forms.gle/dD5T1WmTF4co8Rmk9 estrekan dagoen formularioa betez.
Temas
Más en Gasteiz
-
¿Sabes lo que es prescripción verde y la importancia del deporte en la enfermedad mental?
-
“En Vitoria, menos del 2% del producto fresco que consumimos es local”
-
Lo que hay que tener en cuenta antes de regalar estas Navidades
-
Detenido en Vitoria-Gasteiz acusado de intento de homicidio tras apuñalar a un hombre con un punzón