Gasteizko Udaleko Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak 200.000 euro inguru inbertituko ditu Lakua auzoko agorespace gunea berritzeko. Auzoko gazteek asko erabiltzen duten kirol gunea da, eta Iruñea, Baiona, Wellingtongo Dukea eta Lizarra kaleen arteko parkean dago.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, proiektuaren arabera, futbol zelaiko soropil artifiziala ordeztuko da, ate berriak jarriko dira eta egurrezko elementuak konponduko dira, hala nola barandak, oholtzak eta inguruko eserlekuak. Gainera, zoladurak eta hiri altzariak hobetuko dira, aire zabaleko kirol instalazioa erabat eguneratzeko.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik azpimarratu dutenez, aipatzekoa da inbertsioa 200.000 euro ingurukoa izango dela, eta gauzatze epea bi hilabete. Bizilagunen eskaerari erantzunez egingo dira lanak, herritarrei kirola egiteko eta komunitatean elkartzeko espazio berritu, seguru eta erakargarriagoa eskaintzeko.
BALORAZIOA
Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak azaldu duenez, "Lakuako agorespace erreferentziazko lekua da auzoko familientzat eta gazteentzat. Berritze lanaren bidez, segurtasuna, erosotasuna eta estetika hobetuko ditugu, eta aire zabaleko topagune eta kirola egiteko toki gisa betetzen duen zeregina indartuko dugu".
Inbertsioa 200.000 euro ingurukoa izango da
"Jarduketa horiekin aurrera egiten jarraituko dugu auzoko kirol instalazioak modernizatzen, pertsona guztiek, bereziki haurrek eta nerabeek, kalitatezko guneez gozatu ahal izan dezaten haien etxeetatik gertu", gaineratu du.