Gasteizko Udalak 16 jarduera antolatu ditu Elkarrekin bizitzen ikasi egitarauaren baitan 2025-2026ko ikasturterako, besteak beste, antzezlan bat, zine foruma, bakarrizketa bat, heziketa ziklo bat, zuzeneko podcast bat, bisita gidatuak eta irakurketa klub bat, Pascual Borja Elkarbizitza eta Aniztasun zinegotziak aurkezpenean iragarri duenez.

"Gasteiz askotariko hiria da, eta egunero eraikitzen da bertako kaleetan bizi eta elkarrekin bizi garen pertsonekin. 'Elkarrekin bizitzen ikasi' programaren bidez, hainbat jarduera proposatzen ditugu, leku askotatik eta betaurreko ezberdinekin begiratzen ikasteko, auzokide gisa elkar ezagutu eta aitortzeko, diskurtso eta jarrera arrazistak eta kapazitistak identifikatzeko, guztiok bertako partaide sentituko garen bizikidetza eraikitzen joateko", adierazi du.

Programazioa hasteko, zurrumurruen aurkako oinarrizko prestakuntza emango da, diskurtso jakin batzuen aurrean dugun jarrera berrikusteko eta horren inguruan gogoeta egiteko, eta arrazismoaren, diskriminazioaren eta islamofobiaren inguruan berriro pentsatzeko.

Horrela, urriaren 20an, Mikel Hendak Racismo y cultura: cómo funciona en lo cotidiano gaia izango du hizpide Simone de Beauvoir Elkarte Etxean, eta urriaren 23an, 'Descolonizar la agenda feminista: retos y críticas' gaia landuko du Jeanne-Rolande Dacougnak Landatxo gizarte etxean.

Abenduan sartuta, hilaren 11n zine foruma egingo da Florida zinema aretoetan, 'Têtes Brulées' filmarekin

Gainera, Hajar Samadik Convivencia en tiempos de islamofobia gaiaz hausnartuko du urriaren 28an Emakumeen Etxean eta, gune horretan bertan, Emi Larrondok Revisar nuestros posicionamientos ante discursos discriminatorios hitzaldia eskainiko du urriaren 29an.

GASTEIZKO MEMORIA

Azaroaren 8an bisita gidatua egingo da Gasteizko memoriaren arloko leku esanguratsuenetara, Santa Isabel hilerritik abiatuta, eta azaroaren 15ean, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak herritarrak gionbidatuko ditu Kamanga 360 ikus-entzunezko estudiora joatera, Loma Jenerala; bertan, mikrofonoa eskuan, Esther Saugggak eta King Nelsonek ahots gazteak zuzenean grabatuko dituzte arrazakeriaren aurkako proposamen eta proiektuekin.

Abenduan sartuta, hilaren 11n zine foruma egingo da Florida zinema aretoetan, 'Têtes Brulées' filmarekin; Bruselan bizi den eta anaia nagusia galdu duen tunisiar jatorriko neskato baten istorioa kontatzen du. Hilaren 15ean, berriz, Gasteiz Antirrazistak 'Vienen los marrones' podcastaren kapitulu bat grabatuko du zuzenean Montehermoso Kulturunean, Toni Cunha, Kinnari Ladrón de Guevara eta Mikel Hendarekin.