Dantzan, kantuan... eta euskaraz!
Jaiak musika eta dibertsioa baino askoz gehiago dira: euskara aisialdian, kalean eta Gasteizko leku bakoitzean presente egoteko aukera ere badira. Espazio hauetan gure hizkuntza bultzatzea giltzarria da bizirik eta hurbil jarrai dezan
Gasteizko jaiakez dira musikaz, kolorez eta alaitasunez bakarrik bizi: euskaraz ere bizi dira. Koadrilen arteko agurretan, bat-bateko topetan, txosnetatik burrunba egiten duten leloetan, haur jolasetan eta kale ikuskizunetan.
Relacionadas
Euskara hor dago, taupada kolektiboaren parte, festarekin nahastuz baimenik eskatu gabe, eskubide propioz berea duelako. Eta, hain zuzen ere, gozamenerako espazio horietan egiten da hizkuntza indartsu, askatu, kutsatu. Euskara aisialdian bultzatzea ez da apustu kultural bat soilik: zaintzeko modu bat da, egunerokoa, naturala eta agerikoa egiteko modu bat. Izan ere, euskara festarekin, barrearekin eta kalearekin nahasten denean, geldiezina bihur-tzen da.
Eta horregatik, programazioak ere bere zatia hartzen du, aisialdian eta Gasteizko jaietan ere hizkuntza indartzeko. Euskara hiriko auzo eta toki guztietara eramateko borroka horretan, Gasteizko jaietan ere, besteak beste, GEU Elkartetik atsedenik gabeko lanak eta ahalegin asko egiten jarraitzen dute Gasteizko jai hauetan euskara txikien eta nagusien aisialdira ere irits dadin.
Aurten indartu egingo da haurrei zuzendutako programazioa, euskararen presentzia %5 handituz
“Gure ospatzeko modua euskararen aldeko militantzia da. Txanden artean ere, gozatzeko aukera izaten dugu, txandalari zein lagunenekin batera. Lanean gauden arren, momentu oso politak pasatzen ditugu bertan, eta jendea euskaraz disfrutatzen ikustea ederra da benetan”, azpimarratu dute Geu Elkartetik. “Gure betiko esparrua da Aihotz plazako txosnagunea, eta nabarmendu behar da, aurrera ateratzea lortzen dugula 200 boluntario baino gehiagoren laguntzaz. Eskerrak ditugun gure txandalari maiteak urtez urte!!”, eskertzen dute urtez urte.
Gainera, jaietan sartua, aurten indartu egingo da haurrei zuzendutako programazioa, euskararen presentzia % 5 handituz (% 80 guztira) eta bi berritasunekin. Lehenengoa abuztuaren 7an iritsiko da, Edurne eta Zeledon txikiren egunean, “zezensuzkoaren ondoren, 22:30ean, Olagibel kalean bertan, Lekittoko Deabruak konpainiaren ‘Akelarre Foc’ ikuskizuna izango da, euskal mitologian oinarritutako argi, su eta piroteknia ikuskizuna”, Diaz de Corcuerak kontatu duenez.
Euskal folkloreak egunero izango du txanda Aihotz plazan goizez eta Santa Maria plazan arratsaldez
Era berean, Arriagako Parkeak ‘Txiki Explorer’ izeneko hezkun-tza-proiektu berria hartuko du. Proiektu horretan, “txikienek dibertimendurako espazio berriak izango dituzte, entretenimendurako eta aniztasunari arreta emateko pentsatutako jolas- eta hezkuntza-jarduerekin, urmaelaren inguruan aisialdi aktiboko esperientziak partekatuz. Hori guztia uraren zikloaren kontzeptuaren eta uraren zentzuzko erabilera kontzientearen garrantziaren inguruan. Gai hori adingabeek ez ezik, heldu lagun-tzaileek modu aktiboan parte hartzera bideratutako jardueren bidez landuko da”, gaineratu du Diaz de Corcuerak.
Folklorea
Euskal folkloreak, berriz, egunero izango du txanda Aihotz plazan goizez eta Santa Maria plazan arratsaldez. Emanaldiak, kontzertuak, bertsolariak, dantza plazan… 2024eko emanaldietan Korrontzi, Iñaki Palacios, Aldakan eta Eduardo Moreno Quartet & Mulixka Taldea nabarmentzen dira. Aihotz plazan, baita ere, eszenatoki bilakatuko da jaietako gauetan, eta aurten Merina Gris, Gorka Urbizu, Izaki Gardenak eta Tatta & Denso igoko dira bertara.
Euskaraldiak eta horrelako ekitaldiek euskararen erabilera sustatzen dute Araban eta Gasteizen. Arabako euskararen erabilerari buruzko azken datuen arabera, zenbakiek erakusten dute arabarren erdiek badakitela euskaraz, baina ez dutela aisialdian erabiltzen. Hau da, euskararen erabilera ezagutzaren oso azpitik dago. Koronabirusaren pandemiak, gainera, okertu zuen euskararen egoera, ikastetxeak itxita egon baitziren, eta han jarraitzen dute haur eta nerabe askok euskara ikasten, eta ez haien familietan.
Horregatik, AEK, Euskaraldia, Geu Elkartea, edo administrazio publikoak berak, hala nola Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia edo Gasteizko Udala, lanean ari dira euskara ere aisialdira irits dadin. Hizkuntza hori gazteen eta helduen artean aisialdira iristeko beste proposamen bat da, eta abuztuaren 6an herritar guztiak animatzen dituzte beren aisialdia hizkuntza horrekin lotu dezaten eta, hartara, euskara jaietan ere bultza dezaten.
Beste behin, Gasteizko jaiak bete-betean datoz: kaleak kolorez, musikaz eta algaraz beteko dira, eta giro hori guztia euskaraz bizitzeko aukera dago. Festak itzuli dira indarrez, baina euskara ere bai. Eta ez bazter batean, ezkutuan, baizik eta erdigunean, jendearekin, plazan, goza-tzeko, hitz egiteko eta ospatzeko.
Temas
Más en Gasteiz
-
“No vamos a permitir en esta ciudad de Vitoria, tan abierta y maravillosa, agresiones de ningún tipo”
-
EH Bildu invita a diferentes colectivos a acudir a la balconada
-
Localizan al autor de un robo con violencia a una mujer mayor, mientras intentaba un nuevo asalto a personas de avanzada edad
-
Detenido un joven de 26 años por robar en un establecimiento comercial de Los Herrán