Síguenos en redes sociales:

Eguzkitsu eta bero ostegun honetan

Tenperatura maximoak dezente igo eta 30 gradutik gora geldituko dira

Eguzkitsu eta bero ostegun honetanJavier Colmenero

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, uztailaren 10ean, eguzkitsu egongo da eta bero egingo du. Goizean goizetik zerua ia oskarbi agertuko da eta iluntze partean bero-hodei batzuk garatuko dira. Haizea ekialdetik suabe ibiliko da.

Tenperatura maximoak dezente igo eta 30 gradutik gora geldituko dira; itsasertzean baliteke balio apalagoetan geratzea. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 30 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 30 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 28 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 32 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 34 gehienez.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:11n eta 17:27an izango dira, eta itsasbehereak 11:12an eta 23:37an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da

Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eki-osagaia nagusituz, eta eguerdi partean ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin eta arratsaldean 4ko tarteren bateki; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:11n eta 17:27an izango dira, eta itsasbehereak 11:12an eta 23:37an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

BALORAZIOA

"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da; arratsalde-gau partean bero hodei batzuk agertuko dira barnealdean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, kostaldean eguerdi aldera ipar ekialdetik finkatuko da eta barnealdean arratsaldean; ahul, tarteka bizi eta arratsalde-gau partean bolada gogor batzuekin Araban. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki barnealdean".