Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, uztailaren 1ean, kostaldean tenperatura maximoak apur bat jaitsi egingo dira. Barnealdean bero handia egingo du oraindik, altuenak 30 eta 35 gradu artekoak izango baitira, Ebro ondoko eskualdeetan 35 gradutik gorakoak izan daitezkeelarik.

Goizean eta arratsaldearen hasieran barnealdean eguzkia izango da jaun eta jabe oraindik

Kostaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, eta maximoak 30 ºC-tik beherakoak izango dira bertan. Goizean eta arratsaldearen hasieran barnealdean eguzkia izango da jaun eta jabe oraindik, baina arratsalde-gau partean bero-hodeiak agertuko dira eta ekaitzak jo dezake. Egunaren bigarren partean ipar-haizea ibiliko da.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik azpimarratu duten bezala, hiriburuetan, Baionan 20 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 21 gutxienez eta 32 gehienez, Donostian 20 gutxienez eta 29 gehienez, Gasteizen 16 gutxienez eta 35 gehienez eta Iruñean 20 gutxienez eta 36 gehienez.

BESTE DATU BATZUK

Itsasbazterrean ipar-osagaiko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta egunaren erdialdeko orduetan zakartu egingo da eta 3-4ko indarra hartuko du; egunaren lehen partean itsaso kizkurra eragingo du, eta egunaren bigarren partean itsaskirria edo itsaskia.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:55ean eta 22:11n izango dira

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:55ean eta 22:11n izango dira, eta itsasbehereak 03:43an eta 15:51n. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da, ondorioztatu dutenez.