Tenperatura maximoak 35-40 gradu artekoa izango dira astelehenean, kostaldean izan ezik
Tenperatura minimoak ere epelak izango dira eta gaua tropikala izango da hainbat tokitan
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, ekainaren 30ean, tenperaturak gora egingo du berriro eta maximoak 35 eta 40 gradu artekoak izango dira, kostaldean izan ezik. Tenperatura minimoak ere epelak izango dira eta gaua tropikala izango da hainbat tokitan.
Giro eguzkitsua nagusi, noizbehinka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertu arren. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparrada trumoitsuak egin ditzake. Goizean goiz eta azken orduetan hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa edo ipar-mendebaldekoa eta bolada gogor batzuekin.
Hiriburuetan, Baionan 21 gradu espero dira gutxienez eta 33 gehienez, Bilbon 22 gutxienez eta 37 gehienez, Donostian 21 gutxienez eta 33 gehienez, Gasteizen 20 gutxienez eta 37 gehienez eta Iruñean 19 gutxienez eta 36 gehienez.
BALORAZIOA
Itsasbazterrean, goizean goiz hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta gainerako orduetan ipar-mendebaldekoa, 2-3koarekin; itsaso kizkurra erangingo du, egunaren bigarren partean itsaskirriko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:07an eta 21:33an izango dira, eta itsasbehereak 02:55ean eta 15:02an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
"Goiz-lanbroa. Hauts-gandua ager daiteke. Zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi hodeiekin. Arratsalde-gau partean barnealdean bero-hodeiak garatuko dira eta kostaldean behe-hodeiak ugaritu egingo dira. Arratsalde-gau partean barnealdean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzeko probabilitatea handia da, batez ere Araban. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego-osagaia nagusituz; eguerdi inguruan eta kostaldetik hasita ipar-osagaitik finkatuko da, tarte biziekin, eta arratsaldean barnealdera zabalduko da. Arratsalde-gauean kostaldean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Ekaitz-eremuetan haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da".