Gasteizko Udalaren auzoak berroneratzeko plana saritu dute Euskal Herriko arkitektoek
"Plan honen helburua da Gasteizko auzoak eraldatzea eta hobetzea"
Gasteizko Udalaren Auzoak Biziberritzeko, Hiriguneak Berritzeko eta Ekologikoki Birgaitzeko 2020-2040 Aldirako Planak aitortza jaso du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2025eko sarien galan, ikerketa lanen, planen eta proiektuen esparruan.
Borja Rodriguez Hiri, Hirigintza eta Etxebizitza Ereduko zinegotzi eta 21 Zabalgunea sozietateko lehendakariak jaso du saria Gasteizko Europa jauregian antolatutako ekitaldian, proiektuaren sortzaileak izan diren Ekain Jimenez eta Alberto Garcia Yela arkitektoekin batera.
"Plan honen helburua da Gasteizko auzoak eraldatzea eta hobetzea, hiriaren berrikuntza, birgaitze ekologikoa eta biziberritzearen bidez", azaldu du Borja Rodriguezek saria jasotzerakoan.
Hiriko auzoetako bizi kalitatea hobetzeko planak duen ikuspegi integrala aitortu du sariak. Ekain Jimenez eta Alberto Garciaa Yela arkitektoek osatu dute plana, hiriaren berrikuntzaren, birgaitze ekologikoaren eta biziberritzearen bidez auzoak eraldatzea helburu.
BESTE GAI BATZUK
Bilboko Udalak 'Ibaiondo Dantzan' programaren hirugarren edizioa antolatu du larunbatetik astelehenera, ekainaren 21etik 23ra, eta dantza garaikideko ikuskizunak eskainiko ditu Miribillako Gernikako Lorategien plazan. Guztira, zortzi dantza talde arituko dira, horietako bi Bilbokoak bertakoak.
Bilboko Udaletik jakinarazi dutanez, aurtengo berrikuntza nagusia da egitarauaren iraupena luzatu dela, hiru eguneko eskaintza eginez. Emanaldiotarako sarrera librea izango da eta hiru lan estreinaldiak izango dira.
Temas
Más en Gasteiz
-
Las líneas 4 y 6 de Tuvisa estrenan el pago con tarjeta bancaria
-
Un vehículo arde de madrugada en Abetxuko
-
Detenida en Vitoria una cuidadora domiciliaria y su cómplice tras robar joyas de los domicilios en los que trabajaba
-
El Ayuntamiento creará otras 25 plazas para Policía Local antes de que “acabe la legislatura”