Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, maiatzaren 17an, egunak aurrera egin ahala, hobera egingo du eguraldiak.

Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euri pixka bat egin dezake Kantauri isurialdearen ekialdean. Eguerditik aurrera hodeiak gutxituz joango dira eta atertu egingo du. Arratsaldean zerua hodei gutxirekin geratuko da hegoaldean eta Kantauri isurialdean behe-hodeien tarte hodeitsu batzuekin.

Egunaren hasieran haizeak mendebaldetik joko du, kostaldean bizi; arratsaldean baizik iparraldeko haizea ibiliko da, eta indartu egingo da Ebro ibarrean. Tenperatura maximoak gradu pare bat altuagoak izango dira, baina ez dituzte 20 graduak gaindituko. Tenperatura minimoak azken orduetan neurtuko dira, orduan egongo delako zerua garbiago.

BALORAZIOA

" Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, goizean goiz tarte hodeitsu batzuekin kostaldean. Arratsalde-gauean goi-hodeien tarte hodeitsuak agertuko dira. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Arratsaldean iparraldeko edo ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin barnealdean. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira, batez ere barnealdean".

Bestalde, igandean goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Egunaren bigarren partean bero-hodeiak garatuko dira. Azken orduetan zaparrada trumoitsuak bota ditzake han hemenka. Hegoaldeko eta hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da barnealdean, bolada gogorrekin. Kostaldean brisa ibiliko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da.