Gizon bat birritan atxilotu dute Gasteizen bi ostalaritza establezimendutan lapurtzen saiatzeagatik
Gasteizko Udaltzaingoko agenteek 63 urteko gizonezko bat atxilotu du birritan asteburuan, Arabako hiriburuko bi ostalaritza establezimendutan indarrez lapurtzen saiatzea leporatuta.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, joan den igandeko 15:00ak aldera, udaltzaingoko patruila batek gizon bat ikusi zuen Huetos etorbideko ostalaritza establezimendu bateko patiora sartzen hesitik igota.
Agenteak ere hesitik gora sartu ziren patiora, beste patruila baten laguntzarekin, eta gizona, udaltzainak ikustean, ezkutatzen saiatu zen eta gainean zeraman erreminta bat gorde zuen.
Poliziek egiaztatu zuten gizonak ez zuela lokalera sartzerik lortu, baina kalteak eragin zituela ateetan aldean zeraman mailuarekin. Beraz, gertatutakoa ikusita, atxilotu egin zuten.
Gasteizko Udaltzaingoko Ikerketa atala aurretik ere ari zen gizona ikertzen, beste hiru lapurretarekin zerikusia duelakoan, horietako bat saiakaera graduan
Gizon berbera astelehenean ere atxilotu zuten Dato kaleko beste ostalaritza establezimendu batean lapurreta egin izana egotzita, lokaleko alarma piztu eta lekuko batzuek atzealdetik sartzen ikusi ondoren.
Une horretan aurkitu ez bazuten ere, udaltzaingoko patruila batek handik gertu aurkitu zuen bideozaintzako irudiei esker, eta, aurreko atxiloketatik denbora gutxi igaro zenez, agenteek berriro atxilotu zuten.
Gasteizko Udaltzaingoko Ikerketa atala aurretik ere ari zen gizona ikertzen, beste hiru lapurretarekin zerikusia duelakoan, horietako bat saiakaera graduan, ondorioztatu dutenez.
Temas
Más en Gasteiz
-
Los centros Bizan de Vitoria organizan una 'Mintza festa' para promocionar el uso euskera este miércoles en La Florida
-
Banco de Alimentos organiza los días 23 y 24 de mayo una campaña recogida de productos y bonos en supermercados
-
Detenido un joven de 21 años por agredir a su pareja sentimental
-
Seis varones sobre los que pesaba una requisitoria judicial han sido detenidos durante el fin de semana