Udalak 230.000 euro bideratuko ditu kirol eta ariketa fisiko integratzailea sustatzera
“Hitzarmen horien helburu nagusia da herritarren artean kirol-jarduera sustatzea eta desgaitasuna duten pertsonen integrazioa eta bizi-kalitatea bultzatzea jarduera fisikoaren bidez”
Tokiko Gobernu Batzordeak gaur goizean onartu du lau lankidetza-hitzarmen sinatzea Zuzenak Kirol Klubarekin, Arabako Autismo Elkartearekin eta atletismoko eta euskal pilotako Arabako federazioekin, 2024-2025 denboraldian jarduera fisikoak eta kirol-ekintzak garatzeko. Udal Kirol Zerbitzuak 230.000 euro bideratuko ditu akordio horietarako.
Ana López de Uralde Kirol zinegotziak azaldu duenez, “hitzarmen horien helburu nagusia da herritarren artean kirol-jarduera sustatzea eta desgaitasuna duten pertsonen integrazioa eta bizi-kalitatea bultzatzea jarduera fisikoaren bidez”.
Zuzenak Kirol Klubarekin sinatutako akordioak 167.000 euroko zenbatekoa du dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako kirol-jarduerak eta ongizate fisikoko ekintzak garatzeko eta finkatzeko.
Arabako Euskal Pilota Federazioak 30.000 euro izango ditu 2024-2025 denboraldian euskal pilotarekin lotutako diziplinak zabaltzeko eta sustatzeko, gero kirol horiek bultzatu eta praktikatzeko aukera emateko. Horrekin lotuta, arreta berezia jarri da desgaitasun fisikoa eta intelektuala duten pertsonengan eta haurrengan.
Arabako Atletismo Federazioarekin sinatutako hitzarmena 17.000 eurokoa da
Bestalde, Arabako Atletismo Federazioarekin sinatutako hitzarmena 17.000 eurokoa da eta Maratoi Erdia eta San Silvestre lasterketa herrikoien bidez kirola egitea sustatu nahi da. Lasterketa horiek aurtengo abenduaren 15ean eta 31n egingo dira, hurrenez hurren.
Zuzenak Kirol Klubarekin sinatutako akordioak 167.000 euroko zenbatekoa du
Azkenik, Autismo Araba elkartearekin sinatutako hitzarmenak 16.200 euroko zenbatekoa du, eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonentzako jarduera fisikoak eta kirol arlokoak garatzea eta indartzea jasotzen du, haien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Temas
Más en Gasteiz
-
El Boulevard se transforma en un puerto pirata con juegos, talleres y actividades para familias
-
Vitoria-Gasteiz ofrece 237 actividades educativas para el curso 2025-2026
-
Vitoria celebra la 'Semana Europea de la Movilidad Sostenible' con la ampliación de la OTA y la nueva ZBE
-
Detenido por robar varios productos de una tienda en Vitoria-Gasteiz y agredir a un agente durante la intervención