Hizkuntza politikak egitea “ezinbestekoa”, euskarari eusteko
UEMAk adierazpena plazaratu du 2024. urteko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira l Nabarmendu du aldeko hizkuntza politikak egitea “ezinbestekoa” dela euskarari eusteko
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak adierazpena plazaratu du 2024. urteko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, eta, besteak beste, nabarmendu du aldeko hizkuntza politikak egitea “ezinbestekoa” dela euskarari eusteko. UEMAren adierazpenaren arabera, euskararen biziberritze prozesuak susperraldi egoera bizi izan du azken hamarkadetan, baina badira urte batzuk euskararen egoera “bidegurutzean dagoela entzuten hasiak garela”.
Los centros cívicos de Vitoria se suman al Día del Euskera
“Euskararen gaur egungo egoera zein den ulertzeko Iñaki Iurrebasoren doktore tesiak proposatutako ikuspegi berriak edota Euskaltzaindiaren gogoeta guneak ere argi erakutsi eta adierazi dute jauzi sendoak emateko unea iritsi zaigula”, dio adierazpenak. Horrela, UEMAren iritziz, euskara bi hizkuntza hegemonikorekin talka egoeran dagoen hizkuntza gutxitua izanik, “aldeko hizkuntza politikak egin beharra ezinbestekoa da euskarari eutsiko badiogu”.
“Gainera, globalizazio egoerak, aldaketa demografikoek eta digitalizazioak, besteak beste, ez dizkigute errazten hizkuntza gutxituak indarberritzeko aukerak. Dugun errealitatea, euskararen egiturazko arazoei heltzeko azken aukera izan daiteke”, azaldu du. Bada, “jauzi berria emateko unea” dela uste du UEMAk, “aurrerantz egiten ez badugu atzerantz egingo dugulako”, datuek horixe erakusten baitute: euskal herritarren %13k erabiltzen du euskara erdarak baino gehiago; %8 aritzen da euskaraz erdaretan baino errazago, eta, transmisioari erreparatuz gero, Hegoaldeko haurren %17k jaso du etxean euskara nagusitasunez. “Era berean, euskal herritarren %4 soilik bizi da euskara nagusi den eremuetan, alegia, euskaraz normaltasun erlatiboz bizi daitekeen guneetan. Gainera, gune horiek ahultzen ari zaizkigu”, gaineratu du. Horrenbestez, ELEN Europako Hizkuntza Gutxituen Sareak eta Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi berri duten bezala, UEMAk ere “euskara larrialdi linguistikoan” dagoela ziurtatu du.
Txalok 'Kanpora sartzen' antzezlanaren bi emanaldi egingo ditu Euskararen Egunean Oarsoaldeko euskara ikasleentzat
Horrez gain, joera soziolinguistikoaz harago, salatu du epaitegietatik ere euskararen aurkako neurriak hartzen jarraitzen dutela. “Gure hizkuntzaren aurkako oldarraldian murgilduta jarraitzen dugu”, gaineratu du. UEMAren arabera, horri guztiari aurre egiteko, “inoiz baino gehiago”, euskararen aldeko neurriei “tinko” heldu behar zaie, “eta jauzi handi bat eman norabide egokian”.
UEMArentzat, eginkizun horretan “berebiziko garrantzia” dute arnasguneek eta udalerri euskaldunek, “horiek erakusten dutelako posible dela euskaraz bizi den herria”. “Hizkuntza guztiek behar dituzte beraiek nagusi diren eremuak, hizkuntza naturalki transmititzen diren eremuak, hizkuntza garatu dadin, normalizatuz eta zabalduz”, azaldu du. Horregatik, UEMAren iritziz, gune euskaldunek ardura dute “jauzi berri hori irudikatzeko eta bide erakusle izateko”. “Guk erantzukizun hori geure egiten dugu, eta konpromisoa hartzen dugu zeharkako hizkuntza politika aurrerakoiak indartzeko”, ziurtatu du. Bukatzeko, UEMAk ziurtatu duenez, “azken hamarkadetan euskara mantentzeko eta zabaltzeko gai izan bagara, aurrerantzean ere horretan jarraitzeko bizi indarra izango dugu. Olatu berria sortzeko unea orain da, eta olatu horren eragile izango da UEMA ere”.
Bestalde, Arrate Illaro Etxebarriak egindako Giza baliabideen kudeaketa euskararen normalizazioaren sektorean: talentua atxikitzea eta pertsonen motibazioari eustea (faktoreak, indarguneak eta erronkak) izenburuko lanak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria (2.000 euro). Soziolinguistika Klusterrak eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen dituzte Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariak.
Temas
Más en Gasteiz
-
El PP apremia a implementar cambios en el eje del BEI de Vitoria-Gasteiz para "aumentar la seguridad vial"
-
Detenido un hombre de 34 en Adurza por maltrato psicológico, insultos y coacción a su pareja
-
Más de 30 establecimientos hosteleros participarán en la tercera edición del Día del Café de Comercio Justo
-
VÍDEO: Mercería Peciña, el pequeño comercio de Vitoria cercano y personal