Gasteizko suhiltzaileen lan eskaintza publikoan 1.640 lagunek eman dute izena
Horietatik 213 emakumezkoak dira
Gasteizko Udaleko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuan suhiltzaileen 23 lanpostu betetzeko egindako lan eskaintza publikoan 1.640 lagunek eman dute izena. Horietatik 213 emakumezkoak dira, eta, legeak ezarritakoa betez, deialdian erreserbatuta dituzten plazen %25 eskuratzeko hautagaiak izango dira. Bestalde, 1.421 gizonezkok eta sei pertsona ez-binariok ere eman dute izena.
Relacionadas
Gasteizko Udalaren arabera, lan eskaintza publiko honetako datuek "agerian utzi dute emakumeen artean gero eta handiagoa dela suhiltzaile bihurtzeko interesa". Hala, deialdi honetan, 2018an egindako aurreko esktzaren aldean, %166 igo dira emakumezkoen izen-emateek, orduan 80 izan baitziren.
Lan eskaintza publikorako hautaketa prozesua udaberrian hasiko da eta hiru fase izango ditu: oposizioa, lehiaketa eta prestakuntza/praktikak.
Gasteizko Udaleko Funtzio Publikoko Sailak egindako aurreikuspenen arabera, lan eskaintza publikorako hautaketa prozesua udaberrian hasiko da eta hiru fase izango ditu: oposizioa, lehiaketa eta prestakuntza eta praktikak.
Lehen faseak proba psikometrikoak izango ditu, bai eta gai ugariri buruzko test motako proba bat eta zerbitzuak egin ohi dituen zereginekin eta baldintzekin lotutako proba fisikoak. Oposizio fasean, titulazio ofizialak, euskararen ezagutzak eta esperientzia profesionala hartuko dituzte kontuan. Azken faseak, berriz, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egin beharreko prestakuntza eta sei hilabeteko praktikak bilduko ditu.
Prozesu osoari eta faseei buruzko informazioa Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan dago kontsultagai, 'Nire hautaketa prozesuak' atalean, ondorioztatu dute Gasteizko Udaletik.
Temas
Más en Gasteiz
-
El Ayuntamiento de Vitoria acuerda la venta de una parcela en Larrein para la construcción de vivienda libre
-
Detenido el cabecilla de un asalto violento a dos hombres en Vitoria
-
Corte definitivo al tráfico en el tramo de Campo de los Palacios, entre el Vivero y la Casa de la Dehesa en Vitoria
-
Los patinetes eléctricos seguirán sin poder acceder a los urbanos en Vitoria-Gasteiz