Bilboko Udaleko GAZ Bilbao gazte emantzipaziorako zerbitzuak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen ekintzailetzari buruzko hiru jardunaldi antolatu dituzte aste honetarako Bizkaiko hiriburuan. Asteartean, asteazken eta ostegunean izango dira topaketak, urriaren 22, 23 eta 24an, La Perreran, 18:00etatik 20:00etara.
Gazteek aukera izango dute eztabaidatzeko, dauden laguntzei buruzko eta haiek eskuratzeko moduari buruzko informazioa lortzeko
Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, jardunaldiotan, gazteek aukera izango dute eztabaidatzeko, dauden laguntzei buruzko eta haiek eskuratzeko moduari buruzko informazioa lortzeko eta ekintzaile gazteen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko.
Hain zuzen, asteartean, gazteen ekintzailetzak Euskadin izango duen etorkizunari buruzko eztabaida saioa izango da; asteazkenean, 'Anima zaitez galdetzera!' jarduera antolatu da, eta gazteek aukera izango dute Lanbide, DEMA, Red Sarekin, Bilbao Ekintza eta Cebek erakundeetako ordezkariekin zuzenean hitz egiteko. Ostegunean, 'Giza liburutegia' dinamikan, zenbait ekintzaile gaztek haien eredu eta esperientziak aurkeztuko dituzte.
GAZ Bilbao udal zerbitzua aukera bat da Bilboko gazteek errazago lortzeko enplegu, etxebizitza, mugikortasun eta prestakuntza arloetan interesatzen zaizkien baliabideak, eta hainbat modutan erabil dezakete: aurrez aurre La Perreran, sarean (www.euskadi.eus/gaz), telefono bidez (944 025 401), whatsapp bidez (747 451 437) eta posta elektronikoz (gazbilbao@bilbao.eus), ondorioztatu dutenez.