Maider Etxebarria Gasteizko alkateak aterkia eta ardo zahatoa eman dizkio Iñaki Kerejazu Zeledon berriari, igandean, Andre Maria Zuriaren jaien hasieran, pertsonaia maite hori antzezteko garaian erabil ditzan. Kerajazuk azken 23 urteotan Zeledon izan den Gorka Ortiz de Urbina ordezkatuko du.

Iñaki Kerejazu izango da 5 urtez jaien ikurra den Zeledonen rola beteko duena

Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura aukeratu dute aurten ere tresna horiek ofizialki banatzeko ekitaldirako. Horren, ondoren, alkateak Kerejazu, Hegotarrak kuadrillako 29 urteko irakaslea, aurkeztu du. Bera izango da 5 urtez jaien ikurra den Zeledonen rola beteko duena.

"Plazan jendetza egoten da Zeledon ikusi eta haren hitzak entzun nahian"

Txupinazoan Kerejazuri “bidea irekitzeko” eskatu die Etxebarriak herritarrei. Bestalde, alkateak iragarri du Udalak Zeledon balkoira iritsi eta mikrofonoa eskuan duela plazari agur egiten dion artean igarotzen den denbora murriztea erabaki duela. Kerejazu lehen aldiz San Migelera iristen denean, txupinazoa botatzen duen kolektiboko (aurtengoan eskualde-zentroetako ordezkariei) kide guztiei zapia jarri beharrean, zapiak presidenteari, Iciar Ortiz de Urbinari, eta, ohitura denez, alkateari eta Kultura zinegotziari bakarrik lotuko dizkie. Hala, alkateak azaldu dunez, Kerejazuk balkoian izango duen zeregina “erraztu” eta plazako “itxaronaldia murriztuko” dira. Izan ere, plazan jendetza egoten da Zeledon ikusi eta haren hitzak entzun nahian, azpimarratu dute Gasteizko Udaletik.