Gasteizko Udalak zazpi milioi euro inbertituko ditu hiru urtetan gizarte etxeen aisialdiko zerbitzuetan
Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak Aldabe, Landatxo, Iparralde, Judimendi, Arana, Hegoalde, Ariznabarra, Pilar, Arriaga, Lakua, Abetxuko, Ibaiondo, Salburua eta Zabalgana gizarte etxeetako aisialdiko eta denbora libreko zerbitzuen kontratua esleitzea onartu du datozen hiru urteetarako, eta Ludoland eta Otzadar enpresek osatutako aldi baterako enpresen batasunak 7.057.475,47 euroren truke egingo dituzte lanok.
Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen Sailaren kontratuak ludoteka, ludoklub, kanpoan egiten diren jarduera ludiko, topaketa areto eta hiru kafetegiren funtzionamendurako bitarteko pertsonalak eta materialak jasotzen ditu (inbertsioak izan ezik).
Miren Fernandez de Landa Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak azaldu duenez, kontratazioaren helburua da aisialdiko eskaintzako baliabideak optimizatzea eta jarduerak gizarte etxeen sareko jarduketen lerroekin batera koordinatzea, udalaren zeharkako planekin eta plan estrategikoekin eta Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren baitan Nazio Batuzek 2015ean onartutako Garapen Jasangarriko Helburuekin bat eginda.
Kontratuaren iraupena 2024ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra arte izango da eta gehienez bi urtez luzatzeko aukera egongo da. Gizarte etxeetako aisialdiko eta denbora libreko zerbitzuen helburua da biztanleriaren sektore ugariek denbora librea modu positiboan erabiltzea eta garapen indibidualerako eta sozialerako eta komunitatean modu aktiboan parte hartu ahal izateko espazioak, profesionalak eta baliabideak eskaintzea.
Temas
Más en Gasteiz
-
Un vehículo arde de madrugada en Abetxuko
-
Detenida en Vitoria una cuidadora domiciliaria y su cómplice tras robar joyas de los domicilios en los que trabajaba
-
El Ayuntamiento creará otras 25 plazas para Policía Local antes de que “acabe la legislatura”
-
La Escuela Infantil Sansomendi estrenará cubierta el próximo curso 2025-2026