Gasteizko Udaleko Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak hobekuntza batzuk egingo ditu Olarizuko landare labirintoaren proiektuan auzoko bizilagunekin izandako topaketetan jasotako eskaerei erantzuteko.
Aldaketen ondorioz, gutxitu egingo da labirintoaren eta bere banda perimetralaren azalera eta 3.900 metro koadrokoa izango da.
Horrela, gertuen dauden etxebizitzetatik aldentzeko asmoz jada iragarritako kokapenaren aldaketari beste bat gehituko dio orain Gasteizko Udalak: ipar-mendebaldera proiektatutako 'muturra' kendu eta Etxaldera sartzeko bidetik ikusgarritasuna hobetuko da. Aldaketen ondorioz, gutxitu egingo da labirintoaren eta bere banda perimetralaren azalera eta 3.900 metro koadrokoa izango da.
Zelaietan lanak hasi dituzten egunean eman du erabakiaren berri Beatriz Artolazabal alkateorde eta Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak. Aldaketak bizilagunek egindako proposamenak direla esan du, eta proposamen "positiboak eta inguruan bizi diren pertsonen gustuen araberakoagoak, partaidetza handiagokoak eta hobeak" direla.
Artolazabalek nabarmendu du aldaketei esker auzotik izango dituen sarbideak ugaritu egingo direla, bat izatetik hiru izatera igaroko baitira. "Hasierako proiektuan, sarrera bakarra zegoen. Orain, ordea, zuhaitzez inguratutako plaza txiki bat sortu dugu sarreraren ondoan. Horri esker, hiru sarbide izango ditu, konektagarritasuna hobetu eta joan-etorri sakabanatuagoa erraztuko dugu. Zuhaitz gehiago izango ditu plazak, labirinto inguruan banatuta egongo diren 12 zuhaitz berrirekin", azaldu du.
Era berean, labirintoaren ipar-ekialdean bide berri bat egingo da, auzoaren urbanizazioa ekialderako noranzkoan parkean lehendik dagoen bidearekin lotu ahal izateko. "Bizilagunek konektagarritasun hori eskatu ziguten Lorategi Botanikora arteko bidean aurrera egiteko", gaineratu du.
Lanek sei hilabete iraugno dute, proiektua Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasota dago proiektua eta Next Generation EU funtsen finantzaketa jaso du. Aurrekontua 474.742 eurokoa izango da.