Gasteizko jaien bosgarren egunean aurkitzen gara, kaleetan nabaritzen hasi da jaiak amaitzear daudela, baina horrek ez du eraginik izan Aihotz plazan, non euskal kultura sustatzeko prest dauden pertsonen kopurua nahiko altua izan da gaurko eguerdian. 

Bertso-saioa hasi baino une batzuk lehenago giro atsegina arnastu egin da, jendeak gozatu egin du Udal Folklore Akademiako trikitixalari eta panderoekin, non irakasleek eta ikasleek parte hartu egin duten. Horien saioa 45 minutu inguruko iraupena eduki du, baina batzuei laburregia iruditu zaie, musikaren doinua jarraituz gustura dantzatzen egon direlako.

Egun berotsu bat

Eguardi bero bat izan da gaurkoa, 30 gradu ingurukoa, tenperatura hori beste uda batzuetan ohikoa izango litzake, baina honetan arraro xamarra egiten da gradu horietara iristea. Jendea bertso saioaz ondo disfrutatu dadin, antolatzaileek erabaki dute eserlekuen inguruan eguzkitako handiak jartzea.

Trikitixari eta panderoen saioa amaitu orduko, 13:30etan gutxi gorabehera, bertso saioen ekitaldia hasi zen. 4 bertsolarik parte hartu egin dute; Uxue Alberdi elgoibartarra, (Gipuzkoa) Aitor Bizkarra abadiñarra (Bizkaia), Xabier Igoa aramaioarra, eta Oihane Perea gasteiztarra. 

Bertso saioa hiru zati nagusietan banatu dela esan daiteke. Lehenengo zatia hasierako agurrari dagokio, non bertsolari bakoitzak minutu bat inguru izan duen aurkexpentxo bat egiteko. 

Jarraian, bertsolarien inprobisatzeko gaitasuna proban jarri zen, horretarako, Irati Anda aurkezlea eta gai jartzaileak egoera ezberdinak aurkeztu dizkie, eta bertsolariek egoera horien inguruko bertsoak sortu behar izan dituzte. Lehenengo gaia zerikusia izan du planeta berri baten sorrerarekin, eta bertan laurok parte hartu izan dute. 

Euskal kultura sustatzen 

Adin guztietako ehun lagun baino gehiago bildu dira gasteizko erdialdeko plazan. Gazteak, gurasoak horien haurrekin eta agureak egon dira, denak amankomuneko ezaguarri batekin: euskararekiko maitasuna. Maitasun hori plazara daiteke era anitzetan, horietako bat izanik euskal kulturarekin lotuta dauden ekitaldietan parte hartzea, euskaraz mintzatzearekin batera. Hori izan baita gaur eguerdian ikusi egin dena.  

Bigarren zatian, bertsolariek horien ahotsak berotu orduko, proba indibidualak eta bikoteka egitera pasatu ziren. Oihane Perea izan da bloke hori estrenatzen ardura eduki duena. Hari tokatu zaio inprobisatzea gai interesgarri baten inguruan; zenbateko garrantzia ematen zaion besteek gutaz diotenari. 

Jarraian, Aitor Bizkarrak eta Xabier Igoak pertsonai kontrajarrien inguruko inprosibazio bat egin dute. Bizkarrak Carmena abeslariaren jarraitzaile baten papera hartu du, eta haren kontzertu bat ikusteko asmoarekin aldamio batera igotzen da. Igoari tokatu zaion papera berriz udaltzaingo batena izan da, eta udaltzaingo bezala Bizkarra konbentzitu behar zuen aldamio horretan egotea ez zela ideia ona. Bien arteko ideien talka hori izan da publikoari gehien gustatu egin zaion unetariko bat. 

Bikoteekin jarraituz, Uxue Alberdik eta Oihane Pereak azaldu dute bertso adierazgarrien bidez nola sabelean daramaten haurrek amei eskatu egin diete oporrak elkarrekin igarotzea nahi dutela, hori izan baita defendatu behar izan duten gaia.

Aipatutako dinakima amaitu orduko, ekitaldia hirugarren eta azkenengo fase batera igaro da. Fase honetan bertsolariek itsasontzi batean oporrak pasatzearen inguruko gaia jorratu dute. Ekitaldia amaitzeko, azkenego agurra erabili dute jendea agurtzeko.

Bertsolariak Aihotz plazako ekitaldian Pilar Barco

Bertso-saioen jarraipena

Biharko egunean,  Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako egitarauarekin jarraituz, abuztuaren 9an, gasteizko jaien azkenengo egunean, azkenengo bertso-saio bat antolatuta dago Aihotz plazan. Biharko ekitaldian Martin Abarrategi, Paula Amilburu, Onintza Enbeitia, Xabat Illaregui, eta gai jartzailea Nieves Del Alamo egongo dira.