Giro handia, animaliak eta bizitza osasungarriari buruzko ikaskuntzak dituen azoka. Koronabirusaren pandemiak eragindako murrizketen ondorioz bi urtez egin gabe egon ondoren, Gasteizko Unibertsitate Campuseko zelaigunean ospatu zen atzo Santiago azoka. Arabako elikagaiak zure mahaian lemapean antolatu zuen Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak.

Aita bat bere haurra beso artean duela. | ARGAZKIA: J. C.

Azokaren harrera oso positiboa izan zen. Goizeko hamaiketan ireki zenetik, ehunka herritar eta familia animatu ziren bertara joaten, postu desberdinez eta animalien erakusketaz gozatzeko. Azoka honen helburu nagusia da hiriko biztanleei Araban landatzen, hazten, lantzen eta eraldatzen diren nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen aberastasuna eta aniztasuna ezagutaraztea, nekazaritza eta abeltzaintzak landa eremuaren garapenean duen garrantzi soziala balioestea, eta Arabako natura ingurunea babestea eta kontserbatzea.

Azkoaren irudi desberdinak. | ARGAZKIAK: JOSU CHAVARRI

“Arabako elikagaiak zure mahaian lelopean, aurten inoiz baino gehiago, gure nekazarientzat eta abeltzainentzat murrizketa handiak izan ondoren pandemiagatik, babesa eta bultzada eman nahi diegu landa ingurunean bizitza ziurtatzen duten eta gure mendiak eta gure natura bermatzen eta mantentzen dituzten elikagaiak ekoizten dituzten nekazaritzako eta abeltzaintzako sektoreari eta arabarrei” esan zuen Eduardo Aguinaco Nekazaritza Saileko diputatuak. “Ona eta beharrezkoa da tokiko eta hurbileko produktuaren alde egitea, 0 kilometroaren alde, Arabako lurralde oreka eta ingurumen jasangarritasuna defendatzeko eta babesteko” adierazi zuen foru arduradunak, zeinak azpimarratu baitzuen berriz ekin behar zaiela pandemiaren bi urte hauetan mugatu diren nekazaritza eta abeltzaintza azoka horiei.

Santiagoko Azokak 40 postu baino gehiago bildu ditu animali desberdinekin

Hala, foru erakundeak Santiagoko Azoka berreskuratu du aurten, eta erakusketa eta salmentarako 40 postu baino gehiago jarri dira tokiko 20 produkturekin, hala nola Idiazabal Jatorri Deiturako gazta, marrubiak, marmelada, eztia eta txakolina, besteak beste, eta Justo Vélez de Elorriaga eta René Cassin kaleetan jarriko dira. Gainera, eguraldiak ere lagundu zuen. Bero handiegirik gabe, baina euririk ere egin gabe, familiek ogitartekoak eta taloak azokan bertan gozatzeko aukera izan zuten, horretarako prestatutako postuak babestuz. Era berean, Santiagoko Azokan Arabako ustiategietan hazitako 6 espezieren eta 12 arrazaren (haietako 11 autoktonoak, eta zenbait galzorian daude) abeltzaintza erakusketa egin da berriz ere: Pottokak, Enkarterrietako astoak, Euskal Herriko mendi zaldiak, terreña behiak, limusinak, pirenaikoak, latxa ardiak edo sasi ardiak, azpi gorri ahuntzak eta hegaztiak, hala nola euskal oiloa eta euskal antzara, besteak beste. Erakusketa hori Apial, Abere eta Euskal Abereak bezalako erakundeen lankidetzarekin egin zen. Bestalde, Slow Food Arabaren eskutik, hainbat jarduera ospatu ziren Unibertsitate Campuseko Miguel Unamuno hiribidean jarriko den erdiko karpan: Slow Food ekoizleen bideoak proiektatu ziren,, haurrentzako Aprende a comer saludablemente lantegia prestatu zen, bai eta Slow Food gustuaren laborategia ere Aiarako Kuadrillako produktuekin.

Santiagoko Azokak 40 postu baino gehiago bildu ditu animali desberdinekin

Bukatzeko, goizean zehar makina zaharren erakusketa bat eta hainbat erakustaldi ere egon ziren: Idiazabal gazta nola egiten den teknika tradizionalen arabera eta jantziak ardi ile naturalarekin nola egiten diren. Era berean, aurreko urteetan bezala, emakumezkoen herri kirolaren erakustaldi bat egon zen Badaiotz taldearen eskutik. Santiagoko Azoka berreskuratu honetan, landa eremuko ekimenak eta elkarteak elkartu ziren, hala nola Bionekazaritza, UAGA, Natuaraba eta Euskadiko Hazien Sarea. Boilur Elkarte Gastronomikoen Federazioak, bere aldetik, herri dastaketa solidarioa eskaini zuen, Arabako produktuekin egindako txahal gisatua emanda.