Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) %0,1eko hazkundea izan du abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurreko hilaren aldean, eta horrela, prezioak %2,8 igo dira azken 12 hilabeteetan eta %2,1 urtarriletik abuztura, INE estatistika erakundeak ostiral honetan emandako datuen arabera.
Sektoreka, uztailaren aldean, prezioak igo egin dira abuztuan garraioan (%0,1), komunikazioetan (%0,1), aisia eta kulturan (%1,7) eta hotel, kafe eta jantokietan (%0,5), hezkuntzan berdin geratu dira (%0,0), eta jaitsi egin dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (-%0,7), alkoholdun edari eta tabakoan (-%0,5), jantzi eta oinetakoetan (-%1,0), etxebizitzan (-%0,1) tresnerian (-%0,1), botiketan (-%0,2) eta besteetan (-%0,2).
Bestalde, prezioek gora egin dute abuztuan sektore guztietan, joan den urteko hilabete berarekin alderatuta: %2,8 elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %4,6 alkoholdun edari eta tabakoan, %0,1 jantzi eta oinetakoetan, %6,3 etxebizitzan, %1,5 tresnerian, %2,1 botiketan, %1,1 garraioan, %0,9 komunikazioetan, %0,7 aisia eta kulturan, %2,7 hezkuntzan, %4,1 hotel, kafe eta jantokietan eta %3,4 besteetan.
Azkenik, urtarriletik abuztura bitarteko bilakaeran, prezioak jantzi eta oinetakoetan soilik jaitsi dira (-%13,7), gainerako sektoreetan igo egin diren bitartean: %1,4 elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %2,9, alkoholdun edari eta tabakoan, %3,8 etxebizitzan, %0,7 tresnerian, %1,9 botiketan, %1,6 garraioan, %1,9 komunikazioetan, %2,8 aisia eta kulturan, %0,2 hezkuntzan, %6,3 hotel, kafe eta jantokietan eta %2,8 besteetan.