Industria prezioak %0,7 jaitsi dira martxoan EAEn aurreko hilarekin alderatuta
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria prezioak %0,7 jaitsi dira martxoan aurreko hilabetearekin alderatuta, eta azken 12 hiletako aldakuntza jasotzen duen martxoko urte arteko tasa %1,7 igo da, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.
Azterketa zehatzago bat eginda, koke lantegiak eta petrolio fintzea (-%6,0) eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-%4,7) sektoreek izan dituzte hil arteko jaitsierarik handienak martxoan. Aitzitik, informatika, elektronika eta optikako produktuen fabrikazioa (%9,6) eta industria kimikoa (%0,9) sektoreen prezioetan izan dira hil arteko igoerarik handienak.
Otsailarekin alderatuta, energiaren prezioak %5,3 eta kontsumo ondasunenak %0,4 jaitsi dira
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, otsailarekin alderatuta, energiaren prezioak %5,3 eta kontsumo ondasunenak %0,4 jaitsi dira. Ekipo ondasunen prezioak %0,8 igo dira, eta bitarteko ondasunenek egonkor jarraitu dute.
Bestalde, urte arteko aldian, hau da, 2025eko martxoan 2024koarekin alderatuta, energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%28,8) eta informatika, elektronika eta optikako produktuen fabrikazioa (%11,4) adarretan gertatu dira prezioen igoerarik handienak, eta koke lantegiak eta petrolio fintzea adarrean jaitsierarik handiena (-%13,6).
Azkenik, helburu ekonomikoaren arabera sailkatutako ondasun talde handien prezioen urtetik urterako aldakuntza positiboa izan da ekipo ondasunetan (%3,1), bitarteko ondasunetan (%1,8) eta kontsumo ondasunetan (%2,1), eta negatiboa energian (-%1,1).
Temas
Más en Economía
-
Trump llega a un acuerdo con fabricantes de automóviles para reducir aranceles
-
Spotify gana 225 millones de euros en el primer trimestre de 2025, un 14,2% más
-
Kontsumobide advierte de que el apagón masivo puede considerarse un "caso de fuerza mayor"
-
La incertidumbre global lastra las ventas de Vidrala y reduce su beneficio en el primer trimestre