Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) %0,3ko igoera izan du ekainean aurreko hilaren aldean, eta horrela, prezioek %3,5eko hazkundea izan dute azken urtean eta %3,0koa 2024. urteko lehen seihilekoan, INE estatistika erakundearen datuen arabera.

Sektoreka, aurreko hilaren aldean, prezioak igo egin dira ekainean etxebizitzan (%0,8), aisia eta kulturan (%2,5), hotel, kafe eta jantokietan (%0,6) eta besteetan (%1,2), ez dira aldatu komunikazioetan (%0,0) eta hezkuntzan (%0,0), eta jaitsi egin dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (-%0,3), alkoholdun edari eta tabakoan (-%0,3), jantzi eta oinetakoetan (-%0,9), tresnerian (-%0,1), sendagaietan (-%0,1) eta garraioan (-%0,4).

Urte arteko aldian, hau da, iazko ekainetik aurtengora, prezioek gora egin dute talde guztietan: %5,0 elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %3,7 alkoholdun edari eta tabakoan, %0,8 jantzi eta oinetakoetan, %5,1 etxebizitzan, %0,6 tresnerian, %2,6 sendagaietan, %2,7 garraioan, %0,2 komunikazioetan, %2,5 aisia eta kulturan, %2,2 hezkuntzan, %4,1 hotel, kafe eta jantokietan eta %3,8 besteetan.

Era berean, 2024ko urtarriletik ekainera bitarte, prezioak jantzi eta oinetakoetan soilik jaitsi dira (-%2,1), gainerakoetan igo egin baitira: %2,3 elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %5,6 alkoholdun edari eta tabakoan, %7,3 etxebizitzan, %0,7 tresnerian, %1,7 sendagaietan, %1,9 garraioan, %1,8 komunikazioetan, %3,0 aisia eta kulturan, %0,1 hezkuntzan, %4,5 hotel, kafe eta jantokietan eta %3,1 besteetan.