Eustaten datuen arabera, Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da Euskal AEn 2023ko abuztuan, aurreko hilaren aldean. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuak % 3,8 igo dira.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskal Estatistika Erakundetik Eustatetik Eraikuntzaren Kostuen Indizean aipatzen duten bezala, eraikingintzako kostuak % 0,3 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 1,2. 2022ko abuztuarekin alderatuta, Eraikingintzako prezioak % 4,0 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 3,2. Aurreko hilarekin, hau da, 2023ko uztailarekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,6 igo dira; eskulanaren kostuak, berriz, konstanteak izan dira. Urtetik urterako balioetan, aldiz, lehengaien kostua % 4,3 igo da, eta eskulanarena % 2,1.

Aipatutako txosten horretan ere, beste datu desberdin batzuk ere aipatzen dituzte. Esate baterako, lehengaien kostua % 0,4 igo da hiletik hilera Erakingintzaren sektorean, eta % 1,6 Obra Zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 4,5 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 3,5.

Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek azpisektore hauetan izan dituzte igoerarik handienak 2023ko abuztuan, 2022ko abuztuaren aldean: Zuraren eta kortxoaren industria (% 14,0), Kautxua eta plastikoa (% 11,4) eta Mineral ez-metalezkoak (% 10,4). Aitzitik, sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusi hauetan jaitsi dira prezioak: Energia elektrikoa eta gasa (% 20,7ko jaitsiera), Petrolioa fintzea (% 13,8ko beherakada) eta Industria kimikoa (% 6,3ko atzerakada).