Eustaten datuen arabera, Beste merkatu-zerbitzu batzuen sektoreko salmentak % 5,5 igo dira Euskal AEn 2023ko bigarren hiruhilekoan, iazko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kenduta. Sektore honetan, Garraioaren, Ostalaritzaren, Informazioaren eta komunikazioen eta Enpresentzako zerbitzuen sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta dagozkien urtaro-eraginak kendu ondoren, salmentak % 0,5 igo dira 2023ko bigarren hiruhilekoan.
Beste merkatu-zerbitzu batzuen sektorearen barruan, salmenta errealen urtetik urterako bilakaera positiboa (prezio konstanteetan) sektore guztietan gertatu da, Administrazio-jarduera eta zerbitzu lagungarrietan izan ezik, sektore horretan salmentak % 1,9 jaitsi baitira. Garraioaren eta biltegiratzearen sektorean, % 13,2ko hazkundea izan da; Informazioaren eta komunikazioen sektorean, % 2,5ekoa; Ostalaritzan, % 1,3koa, eta, azkenik, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, % 0,8koa.
2023ko bigarren hiruhilekoa lehen hiruhilekoarekin alderatuta, sektore hauek izan dute salmentetan emaitza positiboa: Garraioa eta biltegiratzea (% 2,2), Ostalaritza (% 1,2) eta Informazioa eta komunikazioak (% 0,5). Aitzitik, salmentak % 1,4 jaitsi dira Administrazio-jarduera eta zerbitzu lagungarrietan, eta % 1,1 Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan; hori guztia prezio konstanteetan eta dagozkien urtaro-ondorioak kenduta.
Lurralde historikoei dagokienez, Gipuzkoan, urtetik urterako % 10,0ko igoera izan da salmenten indizean; Araban, % 8,9koa, eta, Bizkaian, % 2,4koa.
Euskal AEn zerbitzu horietan guztira enplegatutako langileen indizeak % 1,5eko aldaketa positiboa izan du, 2022ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 0,8koa izan da.