Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eraikuntzaren kostuen indizeak % 1,0 egin du gora iazko hilabetean, urtarrilarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuek % 9,3 egin dute gora. Zehazki, eraikuntzaren sektoreko kostuek % 1,0 egin dute gora hil arteko terminoetan, eta Obra zibilekoek, % 1,2. 2022ko otsailarekin alderatuta, prezioak % 11,6 igo dira Obra zibilaren kasuan eta % 8,8, Eraikuntzaren kasuan.

Ildo beretik jarraituz, eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2023ko otsailean, 2022ko otsailarekin alderatuta, igoerarik handienak erregistratu dituztenak honako sektore hauetakoak izan dira: Mineral ez-metalikoak (% 18,3), Zuraren eta kortxoaren industria (% 18,2), Mineral ez-metalikoen industria (% 16,8) eta Kautxua eta plastikoa (% 13,1). Lehengaoen prezioetan honako sektore hauek izan dute hazkuntzarik moderatuena: Material elektronikoa (% 3,2ko igoera), Makinen fabrikazioa (% 4,3ko igoera) eta Petrolio-fintzea (% 4,4ko igoera).

Bestalde, Eustaten txostenean aipatzen denez, "aurreko hilaren aldean, 2023ko urtarrilaren aldean, lehengaien kostuek % 1,4 egin dute gora, eta eskulanaren kostuak berdin dirau. Urte arteko terminoetan, berriz, lehengaien kostuak % 11,5 egin du gora, eta eskulanenak, % 2,1", aipatu dute bertatik." Lehengaien kostuak Eraikuntzaren sektorean % 1,3 egin du gora, hilen artean, eta Obra zibilarenean, % 1,5. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuek % 10,9 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 14,4", ondorioztatu dute.