- Kantauriko baxura flotako ontziek beste aste bete jarraituko dute portuan lotuta itsasora atera barik. Erabaki hori hartu zuten atzo Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galiziako kofradiek sortututako antxoaren arrantzaldiaren kudeaketarako batzordeak.
Covid 19 birusak eragindako osasun-krisiak sortu duen salbuespenezko egoeraren ondorioz etorri da arrantzaleen erabakia, eta "ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko gure ontzien eta arran-tzaleen jardunean". Gogoratu behar da, Kantauriko ontziak portuan lotuta daudela iragan martxoaren 20tik. Orduan, flotaren ordezkariek arrantza jarduna etetzea erabaki zuten apirilaren 13ra arte. Orain, berriz, beste astebete luzatu dute geldialdia. Nolanahi ere, ontzi guztiak ez dira portuan geratuko. Izan ere, berdel kuota arrantzatu barik duten on-tziak itsasoratu ahal izango dira dagokien kupoa agortu arte.
Beste alde batetik, ontzi bakoitzak egunero arrantzatu ahal izango duen antxoa kopurua zehaztu dute urteko lehen sehilerako. Ontzi handiek 6.000 kilo porturatu ahal izango dituzte eguneko eta txikiek 4.400 kilo. Aurreko urteekin alderatuta, flotaren ordezkariek murriztu egin dituzte eguneko kupoak. Izan ere, orain arteko topeak 10.000 eta 8.000 kiloak izan baitira.
Arrantzaleak kezkatuta daude. Antxoaren arrantzaldiak garran-tzi handia du sektorearentzat eta covid-19 birusak eragindako krisiak eragin zuzena eduki dezake kanpainaren bilakaeran. "Berdelaren kosteran garbi ikusi dogu arraina aurreko urteetan baino merkeago saldu dela eta antxoarekin beldur gara ez ete den gauza bera gertatuko. Gainera, kontserba enpresa gehienak geldirik daude une honetan eta ez dakigu zer gertatutako den itsasora ateratzen garenean" diote sektoretik.
13.200 tona antxoa saldu ziren iaz Gipuzkoa eta Bizkaiko kofradietan eta arrainaren balioa 17 milioi eurokoa izan zen. Batez besteko prezioa aspaldiko merkeena izan zen, 1,29 eurotan saldu baitzen kiloa. 2019an harrapatutakoaren zatirik handiena kanpainaren lehen erdialdean porturatu zuten arrantzaleek. Duela urte bete, 2019ko apirilaren 8an eta 9an, euskal portuek bokart asko jaso zuten. Ondarroako kofradiak, adibidez, 800.000 kilo jaso zituen hogeita lau orduren buruan. Hurrengo egunetan ere, arrain asko harrapatu zuten ontziek eta batez besteko prezioa nabarmen jaitsi zen. Egoera horren aurrean, flotaren ordezkariek batzarra egin zuten apirilaren 17an eta eguneko harrapaketa topeak murriztu eta ostiraleko arrain salmenta kentzea erabaki zuten. "Egia esateko ez dakigu zer aurkituko dugun itsasora ateratzen garenean eta zelan erantzungo duen merkatuak antxoa porturatzen dugunean. Itxaron dezagun osasun-krisiak hobera egitea hurrengo egunetan, guztion onerako. Inoiz baino beranduago itsasoratu arren, oraindik badugu astirik antxoa harrapatzeko" diote baxura flotatik.
13.200
2019an harrapatutakoaren zatirik handiena kanpainaren lehen erdialdean porturatu zuten arrantzaleek.13.200 tona antxoa saldu ziren iaz Gipuzkoa eta Bizkaiko kofradietan eta arrainaren balioa 17 milioi eurokoa izan zen. Orain kantuariko flotak ez daki zer gertatutako den itsasora ateratzen denean datorren apirilaren 20an.