BILBO. Eusko Jaurlaritzako SPRI eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hiru Foru Aldundiak eta FESIDE, Emilio Soldevilla, Enpresaren Ikerketa eta Garapenerako Fundazioa, eskutik doaz nazioarteko proiektu honetan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari, Universidad de Deustori eta Mondragon Unibertsitateari laguntzeko.

1. Alemaniarekin edo Estatu Batuekin konparatzean, euskal biztanleriak ekintzailea izateko aukera gutxiago ikusten du. Dena den, Espainiako biztanleriarekin konparatuta euskal biztanleriak pareko aukerak ikusten ditu. Gaitasunen pertzepzioa berdina da bai euskal lurraldean eta bai Espainiako lurraldean, eta Alemaniako biztanleriaren gainetik dago euskal biztanlegoa gaitasunen pertzepzioan. Ekintzailea izatea ondo ikusita dago aukera profesional moduan. Dena den, ezin da ahaztu porrotari lotuta dagoen beldurra handia dela.

2. Ekintzaileak ekiten duenean, pertsona legez duen proiektu profesionalean aukera ikusten duelako da, argi duelako bere autonomia garatu nahi duela.

3. Bataz beste, EAEan ekintzailea denak, unibertsitate ikasketak eta 40 urte inguruan ditu eta ideiak argi izateaz aparte, heldutasuna badu. Jakin badaki inguruko ekintzailetza jarduerak mugatuta daudela, baina negozioa non dagoen bai somatzen duela. Adi egoteko modukoa da EAEan gaur egungo enpresarien artean dagoen erretiro-tasa.

4. Emakume ekintzaileen tasak gora egin du. Bataz beste euskal emakume ekintzaileak berrogei urte ditu, goi mailako ikasketak ditu eta gizonak baino aukera gehiago ikusten ditu eta beldur gutxiago du ekintzailea izateko.

5. Negozio ideiak zerbitzu sektorean daude. Langile gutxi behar izaten dira eta asko jota hogei langilera ez da heltzen negozio hori.

6. Berrikuntzetan aurrelariak diren enpresa berriak, Espainiako eta Europako enpresak baino berrikoiagoak dira eta izatez sortu-berriak diren enpresak askoz ere aurreratuagoak dira besteak baino.

7. Euskal Autonomia Elkarteko enpresa berrienak ez daude nazioartera begira, nazioarteko ikuspegi maila jeitsi egin da. Hala ere, sortutako enpresa berrien artean, %30a nazioarteko merkatuari begira bai dagoela.

8. Diru-iturriaz, 15.000 eurokin nahiko dela dirudi. Aurreko urteetan baino gutxiago. Espainian ere 15.00 euro inguru da jartzen den hasierako diru-iturria.

9. Ekintzailea izateak eta diru-ahalmena izateak bat egiten dute. Ekintzaileek negozioa martxan jartzeko behar duten diruaren %74a jartzen dute. Banketxeen bidez lortutakoa gutxi da.

10. Azpiegiturak eta programa lerroak baloratzekotan bikaina da Euskal Autonomia Elkartean dagoen maila, Espainian eta Europan egiten diren balorazioetatik gora gainera. Ekosistemaren ahulezia Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan eta I + G (Ikerketa eta Garapena) kontuetan daude, transferentzia mailak atzerakada izan baitu.

Global Entrepreneurship Monitor (GEM EAE 2016) txostenean lan egin duten ikerlarien gomendioak

Gazteen ekintzailetza bultzatzeko, politika lerroak sendotu eta negozioaren jarraipena bermatzeko, enpresari jubilatuen aldaketa prozesuak erraztu.

Unibertsitateetako I+G transferentzia bideak eta start-up ereduak sortzeko teknologia-zentroak hobetzen jarraitu.

Lehen Hezkuntzan ekintzailetza eta berrikuntza gaitasunak lantzeko curriculuma diseinatu.Bai Heziketa prozesuetan eta bai komunikabideetan, gizarte mailan enpresari izatearen duintasuna erakusteko, ekintzailea izatearen aldeko jarrerak landu.