BILBO. Lanbidek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, ekainaren 26an behin betiko lekualdatuko da bulegoa, San Ignazio kaleko lokal berrietara. Hori dela eta, Erribera kaleko 9 zenbakian dagoen behin behineko bulegoa itxita egongo da, egun osoan zehar.

Hala ere, egun horretan Lanbiderekin izapideren bat egin behar dutenek www.lanbide.euskadi.eus webgunean egin ahalko dute, edo 945 160 600 eta 630 305 452 telefonoetara deituz. Lanbidek San Ignazio kalean duen bulegoak, udan, honako ordutegi hau izango du jendeari arreta emateko: 08:30etik 13:30era.