BILBO. Emaitzei dagokienez, lehen zenbatespenetan 250 milioi euro baino gehiagoko zifra aurreikusi du, aurreko urteko maila berean kokatuta.

Enplegua sortzeko maila "modu orekatuan" banatu da, 414 lanpostu "gure ingurukoak" eta 494 "atzerriko ezarpenetan" sortutakoak izan baitira. Horrela, lantalde industrialaren multzoan 33.919 lanpostu daude: horietatik 21.793 batez ere Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan biltzen dira, eta 12.126 atzerriko lanpostuak dira, kooperatibetako nazioarteko filialetakoak.

Iñigo Ucin Mondragoneko Kontseilu Orokorreko lehendakariak "oso positibo" baloratu du industria arloaren ekitaldia, eta, adierazi duenez, bere bilakaerak "eragin du lanpostuak sortzeko dinamikan jarraitzea". Halaber, egindako inbertsioen maila nabarmendu du, "280 milioi euro baino gehiago izan baitira, lantegi produktibo berriak martxan jartzera eta prozesuen efizientzia hobetzera zuzenduta, lehiakortasuna irabazteko".

Azken urteetan enplegu industrialaren bilakaera "egiazki positiboa" izaten ari da, azken hirurtekoan batez beste 3.000 lanpostu berri baino gehiago sortu baitira (1.904 barruan eta 1.114 atzerrian). Halaber, epealdi horretan Fagor Etxetresna Elektrikoen itxierak eragindako 1.895 bazkideetako gehienei irtenbidea ematea lortu da.

Emaitzei dagokienez, lehen zenbatespenatn 250 milioi euro baino gehiagoko zifra aurreikusi da, aurreko urteko maila berean kokatuta. "Datuak azken urteetako negozio industrialen multzoaren errentagarritasunaren xendra berresten du", adierazi du.

Halaber, 2016an egindako industria inbertsioak 280 milioi euro baino gehiagokoak izan dira, eta aurreko ekitaldian egindakoak baino %33 gehiago. Salmentei dagokienez, 2016an 5.035 milioi euroko salmentak egin ziren, aurreko ekitaldian lortutakoaren antzeko zifra.

Jarduera igo bada ere, enpleguaren sorrerak erakusten duen bezala, salmentak egonkor mantendu dira, eta horren arrazoia izan da batez ere nazioarteko hainbat fabrika martxan jartzeko prozesuan daudela, eta espero da horien negozio zifra finkatzen joatea datozen ekitaldietan.

Halaber, datuan eragina izan dute lehengaien kostuaren jaitsierak, salmenta preziora eraman baita. Salmenten azterketatik ondorioztatu da horien %70,7 nazioarteko salmentak izan zirela, eta gainerako %29,3 Estatuko merkatukoak. Azken horiei dagokienez, hirugarren urtez jarraian hazi dira, zehazki, %1,7 aurreko urtean egindakoekiko.

Gainera, Industria arloko nazioarteko ibilbidea sendotzen ari dela berresten duen datua da atzerriko produkzioa dagoeneko guztizkoaren %28,6 dela. Datu horren igoeran eragina izan dute Txinako lantegi produktibo berriak irekitzeak (Maier eta Copreciren 2. lantegia), Mexikokoak (Cikautxo eta Fagor Ederlan), Errumaniakoak (Cikautxo) eta Oronak Europako zenbait herrialdetan erositako enpresek. Mondragonen presentzia globalari dagokionez, nazioarteko bederatzi ordezkaritza korporatibo dituelarik, dagoeneko 140 lantegi ditu atzerrian.

2017KO HELBURUAK

Bestalde, 2017ari begira, helburu nagusietakoa da "ekintzailetzaren ekosistema" bat sortzea, korporazioko eragile ekintzaile guztiak elkartuko dituena, elkarrekin koordinatuta interakzioan jarduteko, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta, horrenbestez, kooperatiben gaur egungo negozioak berritzeko.

Mondragoneko industriari lotutako I+G arloaren inguruko beste alderdi aipagarri bat da 1.800 lagun baino gehiago aritu zirela esklusiboki I+Gan, hainbat teknologiatan espezializatutako zentroetan.

Horrela, Mondragonek lanean jarraitzen du bere norabide berritzailean, negozioen, zentro teknologikoen eta unibertsitatearen arteko elkarlanaren bitartez bultza eginez, enpresa jarduera berriak sortzeko helburua duen sare bat sortuz, funtsezko lau arlotan: fabrikazio aurreratua, lehengaiak, big data eta Smart cities.

Joan den ekitaldian, Mondragoneko kooperatibek, oro har, 150 milioi euro baino zerbait gehiago bideratu zuten iaz I+Gra. Gainera, Industria arloaren salmenten %12 inguru aurreko bost urtean ez zeuden produktu eta zerbitzu berriak izan ziren. Azkenik, kontuan hartu beharreko beste datu bat da indarrean dauden patente familien kopurua 450 baino gehiago dela, hau da, EAEn sortutako patenteen laurden bat.