BILBO. Espediente horiek 219 langilerengan izan zuten eragina: 85 langileren kontratuak aldi baterako eten ziren, 132 langileren lanaldia murriztu zen eta bi langileren kontratuak desegin ziren (kaleratze kolektiboak).

Urrian izapidetu ziren 23 espedienteak honela banatu ziren: 11 etenaldi espedienteak izan ziren eta 85 langilerengan eragina izan zuten (aurreko hilean baino %30 gutxiago); 11 lanaldi murrizketako espediente egin ziren, 132 langilerengan eragina izan zutenak (aurreko hilean baino %277 gehiago); desegite espediente bat izan zen, bi langileren kaleratze kolektiboa eragin zuena (aurreko hilean baino %99 gutxiago).

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, urrian, lehen sektorean enplegu erregulazioko espediente bat izapidetu zen, industrian bederatzu eta zerbitzuetan 13; eraikuntzan ez zen enplegu erregulazioko espedienterik izan. Azken 12 hilabeteetan metatutako enplegu erregulazioko espedienteen ehunekoa antzeko mailan mantendu da urrian: lehen sektorean %0,5, eraikuntzan %14, industrian %45,5 eta zerbitzuetan %40.

Azkenik, gaur egun lanaldia eteteko eta murrizteko 337 espediente daude indarrean eta 4.546 pertsonarengan dute eragina. Aurreko hiletan bezala, Arabako Lautadan, Bilbo Handian eta Donostialdean dago eraginik handiena.