Athleticek Ponferradinaren aurka hasiko ditu denboraldiaurreko lagunartekoak Amorebietaren mendeurrenean
Athletic Clubek Zornotzako Urritxen jokatuko du denboraldiaurreko lagunarteko lehen partida
Athletic Clubek Zornotzako Urritxen jokatuko du denboraldiaurreko lagunarteko lehen partida, SD Amorebieta taldearen 100. urteurrena dela eta, Ponferradinaren aurka. Uztailaren 19an izango da, Karmen jaien baitan, 20:00etatik aurrera, talde zuri-gorriak sarean jakinarazi duenez.
Athletic Club klasikoa da SD Amorebietaren ospakizun handietan. 1975eko martxoaren 19an, talde zornotzarraren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko Realaren aurka jokatu zuen. Ohorezko sakea Jose Angel Iribarrek egin zuen, eta Athleticek, Rafa Iriondok zuzenduta, 4-1 irabazi zuen.
Urritxe berriaren estreinaldian ere talde zuri-gorria izan zen protagonista, 2002ko urriaren 12an, Racing Santanderren aurka eta Jupp Heynckes aulkian zela. Orduan, Athletic Clubeko beste atezain historiko batek egin zuen ohorezko sakea, Carmelo Cedrun zornotzarrak, SD Amorebietatik San Mamesera jauzi egin zuenak, alegia. Aitor Larrazabalek buruz egin zuen zelai berriko lehen gola, partida hartako bakarra.
BESTE DATU BATZUK
SD Eibarrek Laura Marti atezaina fitxatu du AEM Lleidatik 2027ko ekainera arte, talde armaginak sarean argitaratutako ohar batean jakinarazi duenez.
Martik Lleidan egin du orain arte bere kirol ibilbide osoa, 2016an hasi baitzen bertan haurren mailan, 13 urte zituela. 2020an, 17 urterekin, lehen taldearekin debutatu zuen, eta hurrengo urtean Lehen RFEF mailara igotzea lortu zuen.
Lleidarekin maila horretan daramatzan hiru denboraldietan, partiden %88an izan da titular eta 6.000 minutu baina gehiago jokatu ditu. Azken denboraldian, jokatu dituen 18 partidetako zortzitan porteria hutsean uztea lortu zuen.
Laura Martiren AEM Lleida F Ligara igotzeko playoffean borrokan ibili da, igoeratik oso gertu geratuz. Beraz, maila nagusiko lehen esperientzia biziko du atezainak Eibarren.