GASTEIZ. Euroligako titulurako kanporaketatik kanpo geratu ondoren iragarri du albistea talde gasteiztarrak, Buesa Arenan Moskuko CSKAren aurkako hirugarren partida 88-90 galdu ondoren.

NBAko 2016ko draftean lehen postuan aukeratua izan zen Andrea Bargnani iazko ekainean heldu zen Gasteizera, Ioannis Bourousis greziarra ordezkatzeko, 2015-2016 denboraldiko MVP Panatihinaikos taldera joan baitzen.

Italiarrak gorabehera askoko denboraldia egin du. Lesio asko izan ditu eta 29 partida bakarrik jokatu ditu: ACBn 14 (batez beste 11.5 puntu, 2.5 errebote eta 7.7ko balorazioa 21 minututan) eta Euroligan 15 (8.8 puntu, 1.8 errebote eta 6.2ko balorazioa 16 minututan).