GASTEIZ. Horrela, federazio horien kirol programen garapena babesten da eta antolatzen dituzten lehiaketak eta formakuntza jarduerak laguntzen dira. 2015eko azken deialdiari esker, 46 euskal kirol federaziok jaso zuten diru laguntza, besteak beste, bolo, ur azpiko kirol, borroka eta sambo, irristaketa, petanka, kirol egokitu, zaldiketa edo aire kirolak.

"Guztiek elkarrekin, eta burutzen duten kirol jarduerak, euskal gizartearen ikuspegi aberasgarria eta kirol jardueratan anitza eskaintzen dute", adierazi dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek.

Diru laguntza eskuratu nahi duten federazioek, besteak beste, 2016ko kirol programen azalpenen memoria aurkeztu beharko dute, honako puntu hauek zehaztuz: federazioak antolatutako kirol lehiaketa ofizialak, kirol prestakuntzarako jarduerak, kirol parte hartzera bideratutako jarduerak eta desberdintasunak ezabatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak.

Esan bezala, deialdiak 2.350.000 euroko aurrekonto saila dauka, eta eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.