Lehiaketa, xakeko munduko garrantzitsuenetariko bat, Campos Elíseos Antzokian jokatuko da urriaren 26tik azaroaren 1era bitartean. Aldi berean, Banakako VI. Lehiaketa Iberoamerikarra jokatuko da. Bertan, 200 bat jokalarik hartuko dute parte eta azaroaren 3raino luzatuko da. Kirol ekimen bikoitz honi esker -Bilbao Chess 2015- Bilbo munduko xakeko hiriburua bilakatuko da.
Viswanathan Anand, bost alditan txapelduna izandakoa eta gaur egungo txapeldun-ordea, azken Maisuen Finalaren irabazlea izan zen. Bilbao Chess 2014ean, Maisuen Finala Taldekako Xakeko Europako Kluben Koparekin batera jokatu zen.
Aurtengo Maisuen Final guztia Bilbon jokatuko da, bigarren itzulira denok denon kontra eta partida bakoitzeko ikuskizuna ziurtatzen duten Bilboko arau berezi eta paregabeak jarraituz. “Sofía araua” delakoa erabiliko da berriz ere, arbitroak bakarrik erabaki dezake joko bat berdinketa den jokalarien arteko itunak saihestuz. Gainera, futbolean erabiltzen den puntuazio sistemaren antzeko bat erabiliko da, hiru puntu irabazitako partida bakoitzeko, bat berdinketarengatik eta zero galtzerakoan. Sistema hau lehen aldiz erabili zen 2008ko Bilboko Maisuen Finalean eta jadanik “Bilbao araua” bezala ezagutzen da.
Finalaren aurkezpenean babesle nagusiak izan dira, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia. Berauen ordezkariak ? Bilbao Ekintzako zuzendaria den Nora Sarasola eta Turismoko zuzendaria den Asier Alea-, kirol emanaldi hauek hiriaren ekonomiarako zein kanpora ematen dugun itxurarako duten garrantziaz aritu dira.
Pasadan urtean egin zen xake kirol emanaldi bikoitzari jarraituz, Bilbao Chess 2015-ek Bilbon batuko ditu ez bakarrik munduko sailkapenaren hamar jokalari onenetatik 4, baita 23 herrialdeetako 200 jokalari inguru, Iberoamerikar Banakako Lehiaketaren taulen inguruan.
Haurreko edizioetan bezala, bi lehiaketak zuzenean emango dira Interneten, emanaldiaren web ofizialean www.bilbaochess2015.com, eta xakeko munduko atari nagusietan, euren ikusleek pasadan urtean hamar milioira heldu zirelarik mundu guztian.
Bilboko Maisuen Finalaren lau jokalarien garaipen-zerrenda hurrengoa da:
Viswanathan Anand:
Chennai-en (Indian) 1969an jaioa.
Bost alditan munduko txapelduna.
Gaur egungo txapeldun-ordea.
2014ko Bilboko Maisuen Finalaren irabazlea.
Zúricheko lehiaketaren aurtengo irabazlea.
Wijk aan Zee (Holanda) lehiaketaren irabazlea bost alditan.
Dortmund (Alemania) lehiaketaren irabazlea hiru aldiz.
Linares (España) lehiaketaren irabazlea hiru aldiz.
Indiaren historiako jokalaririk onena izendatua.
Anish Giri:
San Petersburgon (Errusia) 1994an jaioa, baina holandarra nazionalizatua.
Aita Nepalekoa eta ama errusiarra izanik, 15 urtekin Herbeheretako titulu nazionala irabazi zuen.
2012an Reggio Emilia lehiaketa italiarraren irabazlea.
Liren Ding:
Wenzhou-n (Txina) 1992an jaioa.
Xakeko hiriburu mundiala den Txinaren banderaduna, bertako senior lehiaketa irabazi zuen 16 urterekin. 2011an eta 2012an berriz ere titulua lortu zuen.
Bere selekzio nazionalaren Urre olinpikoa 2014an Norvegian jokatu ziren azkeneko Xake Olinpiadetan.
Wesley So:
Las Piñas-en (Filipinas) 1993an jaioa, baina estatubatuarra nazionalizatua.
12 urterekin olinpikoa, gaur egungo txapelduna den Carlsen baino gazteagoa lortu du ELOko 2.600 puntuak (Carlsenek 14 urterekin).
Nazioarteko bestelako lehiaketen artean, 2008ko Dubaiko irekia irabazi zuen eta 2013an.
Reikiavik-eko irekia eta, 2014an, Habanako Memorial Capablanca eta Bergamoko Golden Classic (Italia) eta Las Vegas-eko Millonaire Chess.