Vitoria. Gasteizeko Urkide eskolak dituen 1100 ikasleetatik erdiak baino gehiagok, hau da, gutxi gora behera 600ek, eskolaz kanpoko ekintzaren bat praktikatzen dute. Gurasoen elkartea (Ampa), sail honetako koordinatzaile den, Alexander Salazarrekin batera, kirol zein kultur ekintza hauen eskaintzaz eta antolakuntzaz arduratzen da. Salazar, heziketa fisikoaren departamentuko irakaslea izateaz gain, argi dauka ekimen honen helburu nagusiena, ikasleek kirola egin eta praktika hau beraien eguneroko bizitzara egokitzea dela. “kirola beraien bizitzetan erreferente gisa edukitzea nahi dugu. Partaidetza bultzatu nahi dugu, parte hartu nahi duen oro gonbidatuz bere gaitasun fisikoak kontuan izan gabe. Horregatik, kirolaren balore positiboak teorian ez ezik, era praktikoan ere lantzen ditugu” baieztatzen du koordinatzaileak. Kultura alorrean, aldiz, ikasleak diziplina ezberdinak probatzen joan daitezen lortu nahi da, horrela hazten doazen heinean, beraiei benetan gustuko dutena aukeratu dezaten.

ENTRENATZAILEENTZAT FORMAZIOA Kirolean, aktibitateak haur hezkuntzatik hasten dira psikomotrizitateko klaseekin. Gero, lehen hezkuntzako hirugarren maila-arte, ikasleek aurre-kirola eta multikirolak praktikatzen dituzte. Laugarren mailan, jada kirolaren espezializazioa hasten da non ikasleek xakea, saskibaloia, futbola edo areto futbola aukeratu behar duten.

Urkide eskolan, saskibaloiko kategoria guztiak existitzen dira: benjaminak, alebinak, infantilak, kadete eta juniorrak. “Orain dela urte batzuetatik, gazteak eskolako taldeetan gera daitezen ahalegintzen gara, horregatik kategoria guztiak taldeez betetzea lortu dugu”, aitortzen du eskolaz kanpoko ekintzen koordinatzaileak. Futbolean, alebin eta jubenil taldeak daude. “Bitxia da infantil zein kadetetan talderik ez egotea, izan ere, jubeniletako taldea ligako onenekin batera, oso ona baita” azaltzen du Salazarrek.

Bestalde, areto futboleko taldea federatua da eta bere egunean futbol 11 utzi eta modalitate hau gustukoago zutela erabaki zuten batxilergoko jokalariak batzen ditu. Futboleko, saskibaloiko, multikiroletako, edo xakeko entrenatzaile guztiei kirol hauek erakusteko gaitasuna ziurtatzen dien titulua eskatzen zaie. Entrenatzaile hauek, eskolak eskaintzen duen goi mailako kirol eta aktibitate fisikoaren animazioa ikasi zuten ikasle ohiak dira. Honez gain, urte osoan zehar formazio bat eskaintzen zaie, kirol eta haurren hezte prozesuko ezaugarri fisiko zein psikologikoko etapa ezberdinak azalduz.

“Kurtso hasieran, formazio bat ematen diegu eta gero bi astetik behin elkartu egiten gara. Eskolan bertan erakusten diren bizikidetzako baloreak eskolaz kanpoko ekintzetan ere errespetatzea oso garrantzitsua da. Hargatik, ekintzetako irakasleak eskolako arauak jarrai ditzaten saiatzen gara” adierazten du Salazarrek.

DANTZAKO EKINTZAKKultur ekintzen eskaintza ere askotarikoa da. Txikitatik jolasean oinarritutako eskulan zein adierazkortasun lanak egiten dituzte ikasleek. Lehen hezkuntzako lehenengo mailan, adierazkortasun artistikoan zentratzen dira non ikasleei aktibitate ezberdinak probatzeko aukera ematen zaien, guztien artean zeramika da erregina.

“Ikasleak denetarik probatzen joan daitezen nahi dugu beraien izaerarekin bat egiten dutenak ezagutu ditzaten” jakinarazi du eskolaz kanpoko ekintzen koordinatzaileak. Lehen hezkuntzako laugarren mailan, ikasleak gehien gustuko duten ekintzetan espezializatzen hasten dira: zeramika, marrazketa, kartelen diseinua edo koadernaketak, antzerkia, informatika edo fotografia.

Gurasoen Elkartearen bidez (Ampa), heziketa zentroak eskaintzen dituen beste ekintza batzuk playing jolasten-eko ekintzak dira, non ikasleek euskararen eta ingelesaren erabilera indartzen duten: “Eskola hirueleduna gara eta haurrek ulertzen dutela ohartzen gara baina, hitz egiterako orduan, gehiago kostatzen zaie. Horregatik, klase hauek oso osagarri garrantzitsua dira” azpimarratzen du Salazarrek.

Honez gain, familien tailerrak daude non haurrak gurasoetako batek lagundurik, eskulanak egiten dituzten elkarrekin. Berritasun gisa, aurten zumba ematen hasi da. Ikasle nesken artean, arrakasta handia hartzen ari den ekintza da, hau kirolaren eta kultur ekintzaren artean aurkitzen da. Zentzu honetan, urban dance klaseak dira ikasleen eta irakasleen gogokoenak: “Eskolako ikasle ohi bat izan zen hau bultzatu zuena.

Era askotariko koreografiak egiten dituzte eta kirol txapelketak arintzeaz ere arduratzen dira. Egun batean, dantza hauen ostean, irakasle talde batek eskolari aktibitate fisiko eta terapia bezala, astero urban dance-eko klase bat eskatu zion” azaltzen du Salazarrek. Dantza klase hauez gain, aurten fotografia eskaintzen da, ekintza hau orain dela bost urte emateari utzi zen eta aurten berriro sartu dute eskaintzan.

DATUAKZentroan ikasten duten ikasleak: 1400. 1100 haur hezkuntzako bigarren mailatik batxilergo artekoak dira. Kirol ekintzetako ikasleak: 275Kultura ekintzetako ikasleak: 321Zentroak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko ekintzak: haurrentzako psikomotrizitatea, aurre-kirola, multikirola, saskibaloia, futbola, areto futbola, xakea, zumba, urban dance, adierazpen artistikoa, zeramika, marrazketa, diseinua, informatika, fotografia, antzerkia, playing jolasten eta familien tailerra.