Epaiketa bat. Hurrengo zazpi urteak non igaro erabaki-tzeko trama da 7 urte an-tzezlana: kartzelan ala libre. Anbizioa da istorio hau osatzen duten pertsonaien motorra, diru-nahia hura mugitzen duen gasolina. Pertsonaiak sofistikatuak dira, baina erabaki horren aurrean deseraikitzen eta biluzten hasiko dira, bakoi-tzaren onena edo txarrena ateratzera heldu arte. Thriller psikologikoa da obra, emozioen paradisua. Tentsioa hasieratik instalatzen da aretoan, eta aulkitik altxatu gabe, ikuslea dilema moral baten erdigunean jartzen du obrak: zer egingo luke norberak zazpi urteko kartzela zigorra saihesteko? Thriller psikologikoaren kodeekin eraikia, obrak erabaki moralak jar-tzen ditu mahai gainean.
Jose Cabezaren filmaren egokitzapenetik abiatuta, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako antzezlanak lau enpresari arrakastatsuren istorioa kontatzen du: iruzur fiskal baten ondorioz, kartzelaren mehatxuari aurre egin beharko diote, eta muturreko erabaki bat hartu. Vidania Films ekoiztetxearen bigarren an-tzerki lan honek, Iñigo Gastesi aktore eta ekoizlearen eskutik, euskarazko eszenara ekartzen du tentsioz, erritmoz eta galdera deserosoz beteriko proposamena.
“Istorioaren abiapuntua argia da: enpresa teknologiko moderno bateko lau bazkidek dirutza lortu dute, baina iruzurra egin dute. Diru asko Sui-tzara bidali ondoren, haietako batek abokatuaren mezua jasotzen du: polizia atzean dute, eta zigorra ez da diruarekin konponduko. Zazpi urteko kartzela zigorra dute jokoan”, azaldu du Intxaurragak. Eta, egoera horren aurrean, pertsonaiek (Jon Olivaresek, Dorleta Urretabizkaiak, Aitor Beltranek eta Gastesik antzezten dituzte) muturreko erabaki bat hartzen dute: lauak kartzelara joan beharrean, bakarra joatea. Batek erru guztia bere gain hartuko luke, eta besteak libre geratuko lirateke. Baina, galdera nagusia airean dago: nor dago prest zazpi urtez kartzelara joateko? Hori aukeratzeko, bitartekari bat kontratatzen dute (Kandido Urangak an-tzeztua), eta orduan abiatzen da drama.
Obraren oinarria '7 años' filma da, eta gidoia Txiliku Arangurenek euskaratu du, eta Intxaurragak egokitu. “Nire lana izan da hori guztia oholtzara eramatea, modu dinamikoan, erritmo handiarekin, gorputza jarriz eta estetika landuz”, azaldu du zuzendariak. Emaitza, bere ustez, obra koral indartsua da: aktoreen lana “sekulakoa” da, eta koreografia baten moduko obra sortu dute.
Estetika zuri-beltzekoa da, eta ez da kasualitatea. Intxaurragak xake partida gisa ulertu du espazioa: “Espazio bera xake partida bihurtzea eta pertsonaiak xakeko piezak izatea erabaki nuen”. Pelikulan xake jokoa aipatzen da, eta kontzeptu horrek gidatzen du eszenaratzea ere. Eta, thriller psikologikoa denez, xake-taula horretan, hiru galdera nagusi aipa-tzen dituzte: nork eramango luke hobeto zazpi urteko kartzela? nor da beharrezkoena familian?; eta nor ezinbestekoa enpresan? “Galdera horiek argumentatuz doa istorioa, eta, pixkanaka, xake taula lehia-espazioa bilakatzen da, animalien arteko jokoa”.
Izan ere, pertsonaiak dira obraren hasieratik amaierara arte garatzen direnak, eta horiek ahalik eta sinesgarrien egitea bilatu du Intxaurragak: “Saiatu naiz pertsonaiak oso sinesgarri buhurtzen, gure gertuko edozein izan zitezkeela sinestarazten ikusleari”. Horretarako, aktore bakoitzaren ihesbideak baliatu ditu; esaterako Aitor Beltran aktorearen kasuan, musikaria dela aprobetxatu du, eta zuzeneko musika dramaturgiaren barruan txertatu du. “Horrek beti kapa berezi bat ematen dio antzezlanari, denoi gustatzen zaiguna”.
Gorputzak ere pisu handia du obran. “Xake taula eszenatoki bilakatzearen erabakia hartu nuenean, kontzeptuarekin jokatu nahi nuen: oso espazio kontzeptuala eraiki nuen, baina dinamikoa ere bai. Izan ere, bulegoa irudikatzeko bi mahai erabiltzen ditugu, etengabe mugitzen direnak. Horrekin ikuspuntu desberdinak lantzen ditugu, ikusleak ere bulegoaren ikuspuntu desberdinak izan ditzan”, onartu du. Ze, istorioa eserita kontatu zitekeen arren, fisikotasuna sartu nahi izan du Intxaurragak: “Garbi neukan gorputza ere sartu behar genuela. Fisikotasuna eman behar geniola an-tzezlanari, istorioari. Nahi nuen testu eder horretan aktoreek gorputza jar-tzea”. Eta, horren adibide den eszena bat dagoela dio zuzendariak, koreografiatutakoa dena: denboraren igarotzea ez zuen kontatu nahi, egin baizik. “Mugimenduzko eszenek laguntzen dute obra dinamiko bihurtzen eta thrillerrean ez galtzen”.
IKUSLEA, OBRAREN PARTE
Eta, mugimendu horrek balio duela badaki, ikuslea ikuskizunaren parte bihur-tzen delako. Izan ere, sormen prozesuan, Zumaian gazteekin egindako proban, gazteak obraren jokoan sartu zirela onartu du Intxaurragak, baita estreinaldian bertan ere.
Ikusleei ez diete zuzenean interpela-tzen, baina bai zeharka. “Ikuslea obraren parte bihurtzen da, ez modu zuzenean, baina denek galdetzen diote beraien buruei ea prest egongo ote ziren diru baten truke kartzeara joateko”, dio Intxaurragak. Non dago muga morala? Iruzurra gizartean “hain errotuta” dagoen delitua izanik, erraza dela pertsonaiekin enpatiza-tzea uste du zuzendariak, eta azpimarratu du ikuslearekin aktoreek lor-tzen duten konplizitate hori badela obra honen bertuteetako bat.
Gastesiren ustez, obraren ardatza tentsioa da: “Tentsioa, dilema morala, erabaki garrantzitsuak… tentsioz betetako lana da”. Eta, gazteekin egindako aurre-saioetan ikusleak hausnarketak egiteko sentipenagaz nabaritu zituztela dio: “Obra honetan galdera batzuk planteatzen dira: zer egingo nuke nik kartzelan zazpi urte ez pasatzeko? Edo, zenbat diruren truke igaroko nituzke zazpi urte han? Edo, zein da benetan diruaren balioa?”. Harremanen ahulguneak edo ahusturak ere lantzen dituela obrak gehitu du aktoreak, eta gizarte modura iruzurra bezalako delitu baten aurrean dagoen iritziari buruzko galderak ere sortzen dituela uste du. “Obra egin ahala, ikusten dugu bitartekariari ematen dizkiogun zenbait azalpenekin enpatizatzen dutela ikusleek”, azaldu du.
Eta, gazteekin egindako saioetatik obra hau ez dela bakarrik helduen-tzat prestatutakoa ikasi zuten. “Nahiz eta guk hasieran hala pentsatu, oso familiarizatuta daude planteatzen diren galdekin. Zein da diruaren benetako balioa? Zer egingo nuke hainbeste maite dudan lagunarekin?”, horrelako galderak sortu zirela dio.
Eta, estreinaldian ere hala sentitu zuten; berehala sumatu zuten ikusleak obraren parte zirela. “Azken txalo horiez gain, batzuetan isiltasunean nabaritzen da ikusleak adi-adi daudela. Isiltasun denak ez dira berdinak, eta estreinaldian antzezten geundela nabaritu genuen gauza polita egiten ari ginela. Gainera, komedia puntu batzuk aurkitu genituen, eta horrek politagoa egiten du antzezlana”.
Lantaldeari dagokionez, bost aktoreek osatutako taldeak sei asteko entsegu trinkoak egin ditu. Gastesik taldearen konpromisoa azpimarratu du, eta Intxaurragak lan-giroa. “Konprometitutako talde bat topatu nuen, lan egiteko gogoz zegoena, eta entseguak oso aberatsak izan ziren. Atzezlana indartsua da aktoreentzako ere bai”, onartu du Gastesik. Intxaurrragak, aldiz, lantalde “zoragarrian” jarri du fokua: “Edukiz oso ona den lana da, erraz ikustekoa, baina lantaldea ere zoragarria da. Elkarrekin aurrera egin, talde ederra osatu eta giro ederrean lan egin dugu. Ezagutzen nituen aktoreak, eta ederra izan da. Bost aktoreak dira mediatikoak, eta badakit jendeak aktore lanetan nor dagoen ain-tzat hartuko duela, baina dramaren atzean dagoenarekin harrituko dira”.
Presiorik barik lan egin du zuzendariak, sortzen eta zuzentzen aritu da: “Halakoetan gogoratzen duzu zergatik jarraitzen duzun lanbide honetan. Behar dira horrelako une ederrak, ze bestetarikoak ere asko ditugu, arte eszenikoen prekarietatea dela-eta”. Gastesik Intxaurragak obrari eman dion “txukuntasuna eta kalitatea” nabarmendu ditu.
Duela hiru urte, 7 años filma Gastesik Netflixen ikusi ondoren sortu zen antzezlan honen oinarria, eta, Vidaniaren bigarren antzerki ekoizpena bihurtu da, Agurra lanaz gain. “Oholtzara igotzeko beharragatik sor-tzen da antzerkia ekoiztearen ametsa. Ze, Vidania, izatez, zinema ekoiztetxea da, baina antzerkia euskaraz egiteko nahia ere badaukana. Bere garaian, sekulako testu polita aurkitu nuen, saritua, kroaziarra, oso potentea zena… eta ikusi nuen aukera ederra zela oholtzara igotzeko: Agurtzane ezagutu nuen eta Kandido konben-tzitu nuen, eta trinomio hori mantendu da obra honetan”, dio Gastesik.
Hala, 7 urte obrak bere ibilbidea izango du. Bergara (otsailak 21), Bermeo (otsailak 27) eta Hondarribia (martxoaren 29) zeharkatuko ditu, eta aktoreen lan-egutegiagatik azarora arte geldialdi bat egingo duen arren, udazkenerako beste geldialdi batzuk aurreikusita dituzte. “Bere bidea egingo du obrak, eta guk ere ondo pasatuko dugu oholtza gainean”.