Atzo, irailak 20, Donostiako Zinemaldia hasi zen. Donostiako hiria beste urte batez 8 egunez zinemaz jantziko da eta gure bazterretako hainbat aktore, zuzendari, produktore eta beste hainbat zinemako profesionalak bilduko dira zinemarako data garrantzitsua bihurtu den festibal honetan. Gurekoak ez ezik, mundu mailakoak ere presente egongo dira. Tilda Swinton Pedro Almodovarrekin batera hurbilduko da Kontxako hondartzaren hirira. Monica Bellucci, Andrew Gardfield eta Lupita Nyong’o ere hirian egongo dira. 

Hain presente egongo ez den zerbait euskara izango da. Zinemira sailean, urtez urte Euskal Herrian sortutako hainbat ekoizpen pantailaratzen dira. Horrek ez du esan nahi, ordea, halabeharrez euskaraz sortuak direnik. Aurten, kasurako, sailean bi izango dira euskaraz ekoitzitako piezak. Horietako bat, Pello Gutiérrezek zuzendu duen Erreplika da. Zikuñagako Ama Birjinaren bueltan sortutako kontakizuna du ardatz, eta familia gatazka bat azaleratzen da bigarren geruzan.

Irudietan Naia Laka eta Pello Gutierrez, Zortzitik infinitura eta Erreplika pelikuletako zuzendariak. Biek estreinatuko dituzte filmak aurtengo Zinemaldiko Zinemira sailean. TRAOLA / ZAZPI T’ERDI

Euskaraz sortutako beste pelikula Naia Lakaren lehenengo lana da, Zortzitik infinitura. Filmak Benito Ansolaren, edo berak (eta Ansolaren ingurukoek) deitzen dioten bezala, Don Benitoren historia kontatzen du; eta, horrekin batera, euskal zinemaren historia. Zinemira sailean bederatzi pelikula erakutsiko dituzte aurten. Euskaraz aurkezten den hirugarren bat ere dago, Amaia Merino eta Ander Iriarteren Indarkeriaren Oi(h)artzunak, baina azkenengo hau ez da lehian arituko.

Euskal zinemaren erakusleihoa

Esan bezala, Indarkeriaren Oi(h)artzunakf ilmak ezingo du Irizar saria irabazi, mundu mailako estreinaldia Donostiako Zinemalditik at egin duelako. Gutiérrez eta Laka, berriz, saria eskuratzeko izendatuak izan dira.

“Donostiako Zinemaldiko programazioaren barruan mundu mailan estreinatzen diren eta gutxienez %20 euskal ekoizpena duten eta/edo hizkuntza nagusi bezala euskara eta/edo euskal komunitate gaitzat dituzten film luze guztiak Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehiatuko dira”. Hrorela ezaugarritzen du jaialdiak saila. Hori dela eta, Merino eta Iriarteren filma kanpoan geldituko da. Aipatzeko da Merinok 2013an irabazi zuela Irizar saria eta 2020an aipamen berezia lortu zuen Non dago Mikel? pelikularekin.

Sail guztiei erreparatuta, hogei izango dira euskal produkzioak: hamabost luzemetraia, hiru telesail eta bi laburmetraia. Irizar Saria eskuratuko du hogeitik batek, eta aurtengo Zinemira Saria Elena Iruretarentzat izango da.

Euskal zinemagintza ardatz

Zinemagintzari buruzko zinema sortzen aritu da Naia Laka bere lehenengo lan honetan, dokumental forma hartu duena. Zuzendariak Zortzitik infinitura aurkeztuko du Benito Ansolaren figura erabiliz.

Bere lehenengo lan honetarako “Don Benito” (berak deitzen dion bezala) aukeratu zuen euskal zinemari buruz entzuten zuenean, beti bere izena agertzen zelako. Bere figuraren inguruko dokumental bat egiteko ideia betidanik egon dela dio Lakak. Duela 8 urte, Xabier Villalbak elkarrizketa luze bat egin zion Benito Ansolari, 3 ordukoa. Hortik sortu zen dokumentala egiteko ideia. Naia Lakak onartu du bera ez zela hasieratik egon, baina ideiaren berri bazuen.

Pasaden urtean sortu zen dokumentala plazaratzeko aukera. Traola ekoiztetxearen ideia izan zen, Baleukok lagunduta. Ideia horrekin hasi zen Laka lanean, proiektua garatzen eta gidoia sortzen. Prozesu natural baten ondorioz, zuzendari lanetan ibili da proiektu honetan.

“Don Benitoren figura oso garrantzitsua da Lekeition eta euskal zinemagintza ulertzeko ezinbestekoa”, ziurtatu du Lakak.

Ibilbide baten istorioa

Zortzitik infinitura izenburua ez da kasualitatea. Benito Ansola “zortzi” deituriko kamera batekin hasi zen lanean, “super zortzi” kamera existitu baino lehen. Bere obra garatu ez ezik, Lakak dio euskal zinemagintzaren oinarria jarri zuela, eta hortik “zortzitik infinitura” esaldia. Nork imajinatu ahalko luke Handia bezalako produkzio bat Ansola “zortzi” kamera batekin hasi zenean lanean?

Aurtengo jaialdian hogei euskal produkzio aurkeztuko dira. Bestalde, Elena Iruretak jasoko du Zinemira Saria

Dokumentalean “euskal zinemagintzako pertsona oso esanguratsuak” agertzen dira. Imanol Uribe zuzendaria, Ramon Barea aktorea... Gaur egun izen bat eraiki duten zinemagileak ere badaude: Altuna, Estibaliz Urresola, Paul Urkijo… Asier Altuna da Handia pelikulari buruz aritzen dena dokumentalean, lan hori aipatuz seinalatzeko zelako eragina izan zuen berarengan euskal ekoizpen horrek. Lakak aipatzen du Loreak filma aurretik bidea zabaldu zuela, baina “Handia-k bide hori orokortu zuen munduarekiko. Euskarazko zinemaren esponente bat izan zen mundu mailan”, dio Naia Lakak.

Ansola, fenomeno baten pertsonifikazioa

Euskal zinemagintzari buruz hitz egiteko, Naia Lakak dio Benito Ansolaren figura beharrezkoa dela. Horregatik bere kidea den Villalbak egindako elkarrizketa ardatz hartuta, dokumental hau eraikitzeari ekin zion. Dokumentalak gidari bat behar zuenez, Miren Agur Meabe bihurtu zen pertsona egokiena: duela 8 urte egindako elkarrizketan elkarrizketatzaile figura bete zuen, eta gainera, Benito Ansolaren oso gertuko pertsona bat da. Hori ez ezik, “adiskidetasuna daukate haien artean, ondo ezagutzen dira”. 

“Esan dezakegu Benito Ansolaren historia ardatz hartuta, euskal zinemagintzaren ibilbidea kontatzen duen dokumentala dela Zortzitik infinitura”, dio zuzendariak. Euskal zinemagintzako ibilbide horretan, ezinbestez, Ansolarekinegingo dugu topo: 70. hamarkada amaieran sortutako Zinebilera, adibidez. “Urtero egiten den jaialdia da, eta euskarazko zinema sustatu eta bultzatu duen jaialdi bat izan da”, dio Lakak. Bakarrik euskarazko zinema ematen duen jaialdi bakarra da Zinebilera, “eta Zinebilera ez zen existituko Benito Ansola barik”.

Amalur pelikulatik, trantsizio garaian egin ziren pelikuletatik igaroz, 90. hamarkadan zelan Kimuak sortu zen, eta euskal zinemagintzaren azkenengo urteetarako bidaia da dokumentala. “Aupa Etxebeste-rekin bide handia ireki zen, eta gaur egungo pelikulek zein proiekzio duten ere kontatzen da erreferen-tziekin eta elkarrizketatuen esperientziarekin”. Hala ere, Naia Lakak ziurtasunez dio oraindik euskal zinemagintzak ez duela bere goipuntua jo.

Zinemira sailean euskaraz, Erreplika eta Zortzitik infinitura lanei esker. I.M.E.

Pello Gutiérrez eta ‘kasualitate kosmikoak’

Gutiérrez Donostian jaio zen 1990an. Lakaren kasuan ez bezala, ez da bere lehenengo lana. Erreplikak dokumentalean istorio kurioso batetik hasi zeneta horri jarraituz, gai ezberdinak “bata bestearen atzetik aurkitu ditu”.

Bere lehenengo deskubrimendua Zikuñagako amaren lapurreta izan zen. Bere aitonarekin zerikusia zeukan lapurreta horrek, aitonak papertegian egiten zuelako lan. Zintzotasunez Gutiérrezek dio hasieran pelikula bat egiteko moduko ideia ez zuela ikusi.

Bere aita hil zenean, Gutierrezek ikusi zuen bere aitaren pelikula bat hutsune batekin. Pelikula hori Zikuñagako amaren pelikula bat zen. Hor konturatu zen hainbat istorio ezberdin zituela, eta guztietan amankomuneko gauza bat: hutsuneak.

Ikerketa prozesu bat

Pelikula egiteko Pello Gutierrezek fase asko pasa ditu. Fase horietan pelikulak forma ezberdina izan ditu. Hasieran ikerketa pelikula bat zela dio, non ikertzekoa Zikuñagako Ama Birjina nork lapurtu zuen zen. Pixkanaka-pixkanaka, “gailentzen joan da ikerketa bera baino, erreflexioa”. Pelikulak beste gai batzuei buruz hitz egin nahi du: zertarako erabiltzen ditugun irudiak, ze balore ematen diogun irudiari, zertarako erabiltzen ditugun, edo zer gertatzen den irudi bat falta denean, “memoria hori desagertzeko zorian dagoenean”.

Gutiérrez Donostian jaio zen 1990an. Lakaren kasuan ez bezala, ez da bere lehenengo lana. Erreplikak dokumentalean istorio kurioso batetik hasi zeneta horri jarraituz, gai ezberdinak “bata bestearen atzetik aurkitu ditu”.

Galderak sorraraztea gustuko dutela dio Gutierrezek, Zazpi T’erdi-ko taldeari erreferentzia eginez. “Publikoak eman behar ditu erantzunak, ez guk”, zehaztu du Gutierrezek.

Hutsuneak nonahi

Pelikula guztian zehar, ageriko hutsuneak ikusten direla dio zuzendariak, batzuk metaforikoak, ezkutuan daudenak. Pelikulan hutsuneak bilatzen saiatu dira, leku guztietan hutsune bat dagoelako, eta “hutsuneen bidez kontatzen dugu ere pelikula”. Hutsuneei, irudiei eta memoriari buruzko pelikula bat sortu dute Gutierrezek eta taldeak.

Galderak sorraraztea gustuko dutela dio Gutierrezek, Zazpi T’erdi taldeari erreferentzia eginez. “Publikoak eman behar ditu erantzunak, ez guk”, zehaztu du Gutierrezek.

Nahiz eta Gutierrezek “pelikula pertsonala” ezizena jarri bere lanari, uste du ez dakiela “beste modu batean sortzen”. Erreplika pelikulak helburu unibertsal bat daukala ziurtatzen du: “Pelikularen bitartez publikoari hausnartzera bultzatu nahi dugu, publikoak pentsa dezala zelan erabiltzen ditugun irudiak memoria egiteko”. Beste hainbat galdera egiten dira pelikulan, baina ardatza hori da. Adibidez, pelikulan agertzen da Zikuñagako auzoak zer garrantzia ematen dion Ama Birjinaren irudiari, eta desagertutako ermitari. “Haientzat oso garrantzitsua da irudi hori, nortasun bat sortu dute irudi horretatik”, baieztatu du zuzendariak. Orain, irudia hutsunea da.

Berarentzat, pelikula hutsune horiek betetzeko modu bat da. Non gelditzen dira orduan, irudi eta hutsuneen artean, erreplikak? Pello Gutierrezek ez du spoiler-ik egin nahi, baina irudiek, ahotsek, memoriak eta beste elementuek funtzio bat betetzen duten bezala, baita hutsuneek eta erreplikek ere funtzio bat betetzen dute.