Ane Barrenetxea Urrutia SUA taldeko abeslaria eta Gaztea Maketa Lehiaketa bitan irabazitako musikaria da. Ofizioz irakaslea da, eta Gazteako Gu eta Euskadi irratiko Baipasa saioetako kolaboratzailea ere izandakoa da.
1992an jaiotako mungiarrak euskara hizkuntza Japonia, Korea eta Alemaniatik zabaltzeko aukera izan du beraiek sortutako musikari esker. Alemanian egindako biran, esaterako, The Baboon Show taldearekin batera talde gonbidatu izan ziren, sold out-eko aretoetan beraien musika eskainira.
Ane Barrenetxearen kultur gomendioak:
Abesti bat: Abestiak gure bizitzako momentuetako soinu bandak dira eta aldatzen doaz. Orain, Ezpalak taldearen Itsasoaren Aurrean aukeratuko nuke.
Musika talde bat: Orain dela gutxi ezagutu nuen emakume taldea: The Beaches.
Bakarlari bat: Olatz Salvador, berarekin bere Euria abestia kantatzeko plazerra izan dut zuzenean, eta artista honen proiektua, mimo, sentimendu eta arimaz egindakoa da.
Liburu bat: Irakurri dudan azken liburua: Regina Rodriguezen Las bragas al sol. Katalanak duen idazteko era asko gustatu zait: hurbila, naturala eta umore ikutu askorekin.
Antzezlan bat: Erlauntza. Euskal emakume talde bat eta Aitziber Garmendia bertan. Ez dago gehiago esan beharrik.
Telesail bat: The handmaid’s tale. Emakumeek sufritzen duten tratu txarra eta sexu esklabotza nabarmentzen den telesail gogorra bezain gordina.
Kultur espazio bat: Bilboko Kafe Antzokia; kontzertu gehienak bertan ikusi eta gozatu ditut. Bertan jotzea edo kolaboratzea ere etxean sentitzea da.