Intza Alkainen kultur gomendioak
Intza Alkain (Lasarte-Oria, 1995) aktorea eta sortzailea da. Formol Laborategia antzerki konpainiako sortzaile eta kidea eta “ALBUM” (2021) antzezlanarekin biran dabil aktore moduan. Txalo konpainiaren “Kanpora sartzen” (2023) antzezlan estreinatu berrian ere aktore lanetan dabil. Bestalde, “Hori ez galdu sekula” eta “ALBUM” liburuen sorkuntza prozesuetan idazle izan da.
Intza Alkainen kultur gomendioak
Abesti bat: ‘Berak badaki’ (Olaia Inziarte eta Hofe)
Musika talde bat: Merina Gris
Liburu bat: Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’
Antzezlan bat: ‘Platea’, Tripak kolektiboarena eta ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’, Metrokoadrokarena. Oraindik biran daude biak, ez galdu!
Telesail bat: ‘The end of the f***ing world’
Kultur espazio bat: Dinamoa (Azpeitia) eta Baratza Aretoa (Gasteiz). Programazio eder bat izateaz gain, sorkuntzarako eta ikaskuntzarako espazio bilakatzen direlako.
Temas
Más en Ortzadar
-
Larraitz Ugartemendiaren kultur gomendioak
-
“Folklorea ospea hartzen ari da, jendeak bere sustraiekin konektatu nahi duen garai sozial batean bizi garelako”
-
Unibertso berri bat, bi piezen arteko elkargunetik sortutakoa
-
“Inguruarekin eta beste izakiekin harreman sentikorragoen bidez hausnarketa egitea interesatzen zait”