Egoitz Txurruka Gallok (Mallabia, 1991), 'Txurru' ezizenez ezagunagoa, ETB2ko 'El Conquistador del fin del mundo' saioan parte hartu zuenean egin zuen salto telebistara. Kirol eta irakaskuntza alorretan ibili izan da, eta aurrerago komunikabideen munduan murgildu zen. Kolaboratzaile gisa lehenengo eta gero irrati esatari lanean aritu zen Gaztean. Erreportaria ere izan da ETB2ko 'Nos echamos a la calle' magazinean. Egun, kate bereko 'Esto no es normal' lehiaketa aurkezten du Nerea Aliasekin batera.

Egoitz Txurrukaren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Guretzat' (ETS)

Musika talde bat: Zetak

Liburu bat: Cisco Garcíaren 'Irrompible' 

Antzezlan bat: 'Señora de rojo sobre fondo gris'

Telesail bat: 'Nuestro planeta' (Netflix)

Kultur espazio bat: Durangoko Azoka