Maria Redondok (Legazpi, 2000) umetatik darama antzerki eta musika munduan murgilduta, antzerki talde eta tailer amateurretan eta kantu klaseak jasotzen. 2018an ETB-1eko Bago!az saioko irabazle izan zen eta ondoren lau urtez aritu zen Go!azen telesailean, aktore protagonista moduan. Duela pare bat urte, "Kutsidazu bidea Ixabel", musikala estreinatu zuten Demode Produkzioak-en eskutik, eta oraindik ere emanaldiak dituzte Euskal Herri osoan zehar. Aurtengo urtarrilean Tanttakarekin batera "Semea pixka bat motelago dabil soilik" antzezlana estreinatu berri dute, eta Estatu osoan zehar arituko dira lanarekin, euskaraz zein gaztelaniaz. Redondoren hitzetan, "antzezlan berezi eta hunkigarria, benetan".
Maria Redondoren kultur gomendioak
Abesti bat: "Orange peel" (GAYLE)
Musika talde bat: STR
Liburu bat: Ane Odriozolaren "El secreto de Gibola" (trilogia bat da, hirurak oso onak) eta Alaine Agirreren "Karena". Eta antzerki obra bat irakurtzeko: Darío Fo-ren "Muerte accidental de un anarquista". Antzerki oso gutxi irakurtzen da-eta!
Antzezlan bat: "Maitasunaren itxiera". Ikusteko obra bat da, Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga zoragarri daude bertan
Telesail bat: "Feria" eta "Alice in borderland"