Idazle bat istorio bat idazten hasiko da, baina zer egin idazlearen maskulinitatea bera antzezlanean parte har-tzen hasiz gero? Fadoak entzuten zituen gizona du izena Xake Produkzioak konpainiaren antzezlan berriak. Getari Etxegarairen zuzendaritzapean aritu dira Kepa Errasti, Ane Gabarain eta Iñigo Aranbarri aktoreak.
Kamioi gidaria da Mario, beti errepidean, bakarrik eta bide bazterreko isilpeko hitzordu guneak ditu gozaleku. Baina berri lazgarri bat jasoko du, minbizia du eta ez zaio denbora askorik geratzen. Portugalera itzultzea erabakiko du orduan, gurasoei azken agurra ematera. Ander neska-lagunarengandik banatu berri da. Haurra dute elkarrekin, eta hau zaindu behar zuen asteburuan, baina fado zale eta kantaria ere bada Ander, eta Huelvako Ayamonte herrian egingo den fado lehiaketara doa autostop eginez. Mario gelditu zaio kamioiarekin, eta orduan konturatuko dira aurretik elkar ezagu-tzen zutela, biak Pasai Donibanekoak dira eta lagunak ziren umetan.
Badu beste pertsonaia bat antzezlanak: Masku izenekoa. Idazleak sortu du Mario eta Anderren artean egoera ezberdinak eragiteko. Idazlearen txotxongiloa da Masku, baina errebelatu nahi duena, dena doana hankaz gora jartzen. Eta Txarli Andrade idazlea litzateke laugarren pertsonaia, baina bera ez da sekula agertuko. Maskulinitatea landu nahi du Andraderen lanak, horri buruzko usteak eta dudak ekarriz. "Kontzeptu horren inguruan eta nola askotan gaizki-ulertu asko dauden zer den maskulino izatea eta zer ez", azaldu du Getari Etxegarai zuzendariak. Gizarteak maskulinitateari jartzen dizkion ezaugarriak galdetu, kontraesanak sortu€ Horretarako aipatutako pertsonaia bereziaz baliatuz, idazlearen maskulinitateaz. "Sartzen da istorioan eta saiatzen da bere bidea egiten, baina idazlea bera botatzen saiatzen da bere istoriotik. Azkenean, bere kon-tzientziatik". Ikusten da idazlea eta bere maskulinitatearen arteko eztabaida edo borroka eta horrek absurdorako eta surrealismorako bidea zabaltzen du.
Fadoa, bide Gertu bizi izan duen zerbait izanik, zer pentsatua eman dio beti gai honek Andraderi, agian maskulinitatearen prototipoetan sartzen ez delako. Baina bazuen buruan kantu mota baten inguruko ikuskizuna muntatzea. Hor sartzen da fadoa. "Batez ere fadoak oso lotuta daudelako emakumezkoei, ez direlako asko ezagutzen gizonezko fadistak, eta egon badaude. Sentimenduei buruz hitz egiten dute€ Gizonezkoei buruz hitz egiteko emakumezkoei lotzen zaien zerbait hartu dugu".
Mario eta Ander. Izaera oso ezberdina duten pertsonaiak ikusiko ditugu oholtza gainean, eta hori ere baliatu dutegai nagusiaz hitz egiteko. "Maskulinitatearen barruan ere agertzen da homosexualitatea, nola askotan homosexualak diren gizonezkoei maskulinitatea beste modu batean adierazten zaie. Kasu honetan horrekin apurtu nahi izan dugu eta maskulinoena dena, Mario kamioilaria, da homosexuala dena eta bestea, Ander fado abeslaria, askoz ere sentibera eta sentikorragoa dena, heterosexuala da. Hori izan da berez idazleak izan duen buruhaustea", kontatu du Etxegaraik.
Prozesua ixtear Uda aurretik hasi zen antzerki konpainia lanean eta hiru sorkuntza fasetan murgilduta egon dira, Tolosan zein Biarri-tzen. Hilaren 18an estreinatuko dute lana Tolosako Leidor antzokian, eta urte bukaera artean hogei emanaldi baino gehiago dituzte aurreikusita Hego Euskal Herriko hainbat antzokitan. Zuzendari gisa erronkarik handiena eszenografia dela kontatu du Etxegaraik, izan ere, kamioi bat topatuko dute ikusleek oholtza gainean. Benetakoa izan ez arren, benetako dimentsioekin eraiki dute."Ohitu egin beharko gara horrekin lan egitera. Orain arte gogorrena izan da saiatzea genuen testuarekin benetan ulertzea zer kontatu nahi genuen. Gauza batzuk zalantzan zeudela, gure artean ere eztabaidatu dugu asko eta hausnarketarako eman digu obra honek. Lantalde barruan izan ditugu kriston momentu onak hortaz hitz egiten". An-tzezlan honekin ikusleak ere hausnarketara eramatea dute helburu, bakoitzaren pentsatzeko modua kolokan jarri eta moldeak apurtu, azken finean.