ZKEN urteetan, kirola ulertzeko modu berri bat plazaratu du eSport fenomenoak. Ordenagailu bidezjokatzen diren kirol elektronikoak daude eSport terminoaren atzean. Munduko herrialde askotan (Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Frantzia, etab.) dagoeneko erabat profesionalizatu den industria da honakoa, urtero milioika euro mugitzen dituena.

Kirol elektronikoen munduan Euskal Herriko ordezkari bat dugu duela pare bat urtetatik, Baskonia saskibaloi talde ospetsuak aurrerapauso bat eman eta gisa honetan lehiatzeko talde bat eratu baitzuen. Egia esan, lehenik jada existitzen zen talde batekin hasi zen elkarlanean Baskonia taldea, Atlantis eSport izenekoarekin, hain zuzen.

Lehenengo urtean ez zuen errendimendu txarra izan, nabaria baitzen Baskonia bezalako muskulu baten eragina zegoela atzean. Benetako emaitzak, baina, bigarren denboraldian etorri ziren. Ordurako jada Baskoniak ikusia zuen kirol elektronikoen mundua izaten ari zen hazkundea eta etorkizunera begira duen proiekzio bikaina; eta, bi aldiz pentsatu gabe, Atlantis eSport-en zati bat erosi zuen, horrela Baskonia eSport eratuz.

Etapa berri honi hasiera emateko, profesional mailan garatzeko 5 jolas aukeratu zituzten: League of Legends, HearthStone, FIFA, NBA2K eta DOTA2. Hau guztia gidatzen Ana Oliveras ezartzea erabaki zuten, Counter Strike-ko profesional munduan jokalari ibilia eta Nintendo-ren Europako dibisioan 6 urtean zehar lan egindakoa. Bigarren urte horretan emaitzak iristen hasi ziren. Hasteko, otsailean Bartzelonan jokatu zen ESL Masters-ean goitik behera nagusitu ziren League of Legends jokoan. Joko honen ohorezko Mailako Espainiako ligan ere ez zuten lan txarra egin, baina ezin izan zuten Challenger Series-en sailkapenerako postua lortu.

Hala ere, pasa den urtean izan zuen Baskoniak kirol elektronikoen munduan guztiz finkatzeko aukera. Horren arrazoi nagusia Mars Gaming eta Kirolbet babesle gisa eta Thunder X3 babesle nagusi izatea izan da, taldearen izena Thunder X3 - Baskonia izatera pasatu delarik. Hasierako bost jolasetatik bi soilik mantendu dituzte, LoL (League of Legends) eta HearthStone, eta beste hiru berri sartu: Overwatch, Call of Duty eta Counter Strike. Bi joko horien aldeko apustu sendoa egin da, beraz.

Txapelketaren bat ere irabazi da; LoL-en kasuan, Challenger Series-eko sailkapenean sartzea zen helburu garbia. Ez da helburuak guztiz betetzea lortu, baina bai irudi ona ematea eta, garrantsitsuena dena: mundu honetan izen bat egiten hastea. LoL-eko taldeak Madrilen eginiko ESL Master txapelketa irabaztea lortu zuen azaroan, honela bigarrena jarraian lortuta. Mariodela izeneko jokalariak, aldiz, izandako urte onari amaiera bikaina eman zion Donostiako Kursaal-ean ospatutako Gamegune-an. Bertan Europako jokalari onenetakoak garaitu ostean, munduko txapeldunden Pavel errusiar gaztearen aurrean plazaratu zen finalean. Garaipena ez zen posible izan, baina horraino iristea jada asko zen.

Urte berriarekin batera, Baskoniak proiektuan pauso berri bat eman du. Call of Duty jokoarentaldean bi aurpegi berri aurkeztu ditu. Counter Strike eta Overwatch jokoetan ez da jokalari berririk aurkeztu momentuz eta HearthStone-n Mariodela-ren apustuarekin jarraitzen dute. LoL-eko taldean egon da mugimendu gehien. Aurreko urtetik soilik bakarra geratuko da eta honi lehen mailako beste batzuk gehitu zaizkio.

Beraz, Thunder X3 - Baskonia, saskibaloi taldea bezalaxe, historia egitera deitua dago: kontinente zaharreko talde garrantzitsuenetako bat izatera deitua, alegia. Ez litzateke harrigarria izango urte gutxiren bueltan titulu garrantzitsuren bat gure herrialdera ekartzealortzen badute. Hori gertatu aurretik ere badugu pozik egoteko motiborik, euskaldunok jada badugulako eliteko eSport talde bat.