ORMON Khanen (1790-1855)ondorengo zuzena dela konbentzitzekoahaleginetandabil Kuban; errusiar inperioarengaraian herrialdeko tribuakzuzendu zituen buruzagiaren senide,alegia. “Mongol arrazakoa naiz ni, ezduzu ikusten?”, diost. “Begira, begira”esaten dit behin eta berriro, barreartean, begiak atzamarrez atzera luzatzendituela. Elkarrekin barre egitendugu, algaraka, nik ez baitakit mongoliar,txinatar edo dungarren arteanbereizten. Kirgizistan herrialde eklektikoeta mestizoa da, arraza, etnia etapasaporte ugarikoa. Sobietarren mapaeroriaren beste pieza bat. Baina Kubanenetxean, neu naiz anitzena orain,zalantzarik gabe.
Kuban Kurmanbekovich eta ElnuraAlmasbekova Namasalieva, biak 32urtekoak, euren hiru seme-alabekinbizi dira: Arsen, 5 urtekoa; Adelina, 3urtekoa; eta Esen txikia, urtebete izanikapenas lauoinka ibiltzen dena.Bishkek hiriburutik hiru ordura bizidira. Baina hiru ordu horiek amaigabeakdirudite, Talastaneko haran, aldapaeta mendietan sigi-saga ibili beharbaita.
Sobietar garaietan bazter galdu bateanzegoen errepide-kafetegiaren izena zenhori; Ukok gisako 4.500 metroko mendiizugarrien artean, Txinaren eta Tajikistangozein Afganistango Pamirrenarteko muga maldaz mozten duenTian Shan mendilerroan (Mendi zerutarrak).Kubanen etxea ezerezean dago. Gauez,oso noizean behin, familiaren loa etetendu kamioiren baten zaratak, azeleragailuazapalduz merkantzia dantzarazita.
Gaueko trafiko misteriotsuhorretan, eskualdeko errepide zaratatsueta txarto bikeztatuak zeharkatzendituzten furgoien joan-etorri horrekpentsarazten digu zein izango ote direngarraiatzen dituzten salgaiak. Hobe dazapatilak, elektrotresnak edo Txinakoimitaziozko arropa dela pentsatzea,opio afganiarra dela uste izatea baino.Badoaz eta badatoz.
Goizeko zortziak aldera, Kubanek begiazabaldu eta, nagikerian apur bateanegon ondoren, eguna hasteko prestdago. Ia ordubete lehenago, Elnuraemazteak nagiak kendu eta bi ur ontziekarri ditu errepidearen aldameneandagoen errekatxotik. Etxean ez dago urkorronterik.Martxoa izan arren, berrogeizentimetroko izotz geruza batek estaltzen zuen errekaren zati bat, marmolzikinezko lauza bailitzan.
Gauez merkurioa zero azpitik 11 gradutarajaitsi da; baina, zorionez, eguzkitsueta epel argitu du egunak. Goizekoerrituala hasi da Elnurak bekorotz lehoreskukada bat hartu eta etxe-erdigunekoburdinazko sutantz txikian sartu dituenean.Ia kontsumituta zegoen sua zirikatueta teontzi bi irakiten jarri ditu.
Ordurako, Arsen, haurretan nagusiena,etxetik biraka dabil galtzontzilo etakamiseta hutsean. Gainerakoak lo daudeoraindik. Elnurak arrautzak eta bestezenbait osagai hartu ditu etxe alboandagoen biltegitik. Orain tenperaturakaukera ematen du horretarako, bainaudan Kirgizistanen 30 gradutik gorakotenperaturak izaten dira erraz. Udanhozkailurik gabe zer egiten dutengaldetu diet, inozo. “Hozkailua?Zer hozkailu? Ez dugu horrenbeharrik! Udan jailoo-ra (goilarreetara)joaten gara etahan ere hotz egiten du.
Nomadok ez dugu hozkailurikerabiltzen” erantzun ditElnurak barre artean.
Urtean sei hilabetez bizi diraetxe honetan. Kazakiarrak edomongoliarrak nomada horizontalakdira, kilometro ugari egiten dituzte estepaedo taigako lautadetan hara etahona. Kirgizistandarrek, ordea, nahiagodute bertikaltasuna, eta mendietangora eta behera ibiltzen dira.Neguan, artzainak, Kuban kasu, lautadarajaisten dira, hau bezalako etxexumeetara. Egun batzuk barru, apirilean,mendietan elurra urtu eta larreakberdetzen direnean, Kuban eta berefamilia goi-larreetara mugituko dira,4.300 metrotara. Bertan, yurta muntatukodute, jaima antzekoa den feltrozegindako kanpin denda zirkularra. Kirgizistandarrenohiko etxea da hori.
Altitude horretan, haizea izoztekomodukoa izaten da eta nahiko hotz egitendu, baita abuztuan ere. Hortaz,haragia inoiz ez da alperrik galtzen,nahiz eta hozkailurik ez izan. Asperduraizaten da orduan ikaragarriena. Hanez dago ez urik ez elektrizitaterik, eztatelebistarik edo irratirik ere.
Sei hilabete asko dira transistore soilbat ere izan gabe. Hilabete horietan,Elnurak alfonbrak josten eta larruakontzen ditu, eta Kubanek irakurtzenematen du denbora. “Atsegin dut Historiaeta liburuak eramaten ditut, zenbateta lodiagoak hobeto” esan ditKubanek. Eta aurpegia argiz betetzenzaio: “Espainia Korsikatik hurbil dago,ezta? Napoleoni buruzko ale asko irakurriditut nik; bera bertan jaio zen”.
Bonaparteren ibilerak kontatzen hasizait, haren maitasun-istorioak? baitaElbako uhartetik nola ihes egin zuenere. Aitortu dit alabari Adelina jarriziola liburu horietako batean irakurrizuelako izen hori. Eta Parisekin ametsegiten hasi da.