NORBERAREKIN zintzojokatzea zaila izaten daaskotan, are gehiagohorretarako gizartekoarauak apurtu behar badira. Halaere, eta oztopoak oztopo, batzukbere buruarekiko fidel izatea erabakitzendute. Jarrera hau bereegiten duten guztiei eskaini dieAna Roman artista bilbotarrakIron Flowers izeneko azkenproiektua. “Ezberdinak izateagatik,haien pertsonalitatea mantentzeagatik,egunerokotasunarenkrudelkeriarekin talka egiten dutenakomendu nahi izan ditut; baihelburu hori lortzen dutenak, bainabaita lortzen ez dutenak ere.Iron Flowers lanak guzti horientzakoomenaldia izan nahi du”,azaldu du artistak.
Omenaldi horretan, lorearenhauskortasuna eta burdinarengogortasuna batu ditu Romanek,elementuon artean sortutako dikotomiamargoaren bidez islatuz.
“Lorea izaki bizidun sensiblea da,emankorra, ernamuindu ahal duena.Burdina, berriz, gogorra da etabere baitan hasierako beroa gordetzendu. Konbinazio honetatik,hain zuzen ere, Iron Flowers askosortzen dira”, azaldu du artista bilbotarrak.Erakusketa honek, baina, omenaldibat izateaz gain, gizakion hainbatjarrerei buruz hausnartzeko gonbitaere egin nahi dio ikusleari.
“Tolerantzia, begirunea, ausardiaedota duintasuna berezko ezaugarriditugu gizon-emakumeok. Halaere, askotan ez ditugu aintzat hartzen,edo ahaztu egiten ditugu,kutxa batean giltzapetuz”, gogorarazidu Romanek. Hala, guzti horriburuz hausnartzeko aukera izangodu erakusketa bisitatuko duenak,irakurketa ikusle bakoitzakbere ikuspuntutik egingo badu ere.
Ondorio ezberdinak izateak, ordea,ez dio inporta artistari. “Horixe da,hain justu, helburuetako bat: artearenhizkuntzaren bidez obraren etaikuslearen artean sortzen direnerlazio ugari eta ezberdinak ikustea.Lanen batean hobeak izatenlagunduko digun irtenbideren batsuertatzen bada, zerbait lortu denarenseinale”, gehitu du.
MAKINEK TXUNDITUTA IronFlowers proiektua urtebeteko lanarenemaitza da, Eusko JaurlaritzakoKultura Sailak sorkuntzariemandako diru-laguntza jaso duena.“Ez da lan independentea, nireaurreko lanen diskurtsoari leializaten saiatu naiz, aukera berrieiatea irekiz betiere”, zehaztu duRomanek. Horrela, Iron Flowersproiektuko margolanek, besteakbeste, Romanen 2011ko I’m amachine proiektua gogoraraztendute. Artistak kontatzen duenez,makinek eta beraein funtzionamenduakbetidanik “txunditu”izan dute. Gainera, argi dauka 40urtez bere aitak Bizkaiko LabeGaraietan lan egin izanak ere bereproiektu artistikoetan “eraginnabarmena” izan duela. “Gurebideak erabakitzerakoan, zati batgugandik kanpo doa beti, zukzeuk aukeratu baino bideak zuaukeratzen zaitu askotan”, azpimarratudu. Bestalde, “abangoardiakoespiritu urratzailea” eretopatu ahal da Romanen lanean,artistaren beraren esanetan.
MARGOAK ETA FILMAK IronFlowers proiektua euskarriarengaineko bederatzi margolanezosatuta dago. Horrez gain, tamainahandiko lau inpresio digitaleketa Agindu maltzurrak izenekohainbat film laburren proiekzioekosatzen dute Romanen bilduma.Artistak onartzen du bere lanetanmargolanak nagusi izaten direlabeti, baina edozein teknika erabiltzekoprest dagoela dio arteaegiterakoan. “Tresna edo bitartekoarenaukeraketaren gainetik,artistatzat dut nire burua. Etaartista batek momentu bakoitzeanbehar eta desio duena aukeratzendu bere lanerako. Artistaizateak abantaila hori eskaintzendizu”, ziurtatu du.
Sortzeko behar den gauza bakarra“sortzeko nahia” izatea delauste du Romanek. Denborarenpoderioz, baina, “nahia beharrizan”bihurtzen dela dio. “Gauregun, Euskal Herrian artista handiasko dago, benetan gogordihardutenak lanean, emaitzabikainekin”, uste du bilbotarrak.
Krisi ekonomikoa eta bildumapribatuen kopuru eskasa kontutanhartuta, artista gehienen jarduna“txalogarria” dela deritzo,“gehienetan oso egoera gogorretanegiten baitugu lan”, azpimarratudu. Zailtasunak zailtasun,Dinamic Word izeneko proiektuberri batean buru-belarri ari dajada lanean Roman. “Oraindikprestakuntza fasean nago, bainaizenburuak nahiko ondo adieraztendu proiektu berri honen muina”,aurreratu du.