BERE bidaia partikularreanmurgilduta jarraitzen du IñigoIbarrondok. Hamabosturtez Sharon Stoner taldekoabeslari eta baxu-jotzaile izatetik,bere musika formatu fisiko batean“mimo handiz” biltzera igaro da.“Nahi dudan musika nahi dudanmoduan egiteko proiektua da Zingira”,dio. Berak erabaki, berak sortu,berak ordaindu? dena beregain hartudu hasi duen egitasmo berrian,nahiz eta taldekide ohiak ere bidelagunizan dituen. Hain zuzen,Egoitz Olaldek grabatu eta konposatudu bateria eta Mikel Zarketak gitarraelektrikoak. Gainontzeko guztiaIbarrondok berak grabatu du.

70. hamarkadako rock progresiboa,psikodelia eta folka uztartzen dituZingirak. Pieza luzeak dira Bidaiadiskoko guztiak, 6 eta 9 minutuartekoak. Izan ere, Ibarrondok ez dumugarik jarri kantuok sortzerakoan.“Abestiek beraiek eskatzen zidatenluzera hartu dute; egitura konbentzionaletatikirteteak bultzatu naukantu luzeagoak egitera”, jakinarazidu. Hala ere, “kantuen luzera entzulearenberaren pertzepzio batbesterik ez da askotan”, agertu du.Izan ere, oñatiarraren ustez, entzulebezala “ez dago abesti luzerik”.Hala, pazientzia apur bat eskatzendio entzuleari, berea “lan oso melodikoa”delako eta kantu bakoitzarenatzean “detaile asko” daudelako. Hitzeidagokionez, batez ere naturazeta bakardadeaz mintzo dira kantuak.Hitzak idaztea izaten da, hainjustu, disko bat osatzerakoan alderikzailena Ibarrondorentzat, “musikaegitea atsegin dut, ez naiz idazlea”,onartzen du.

ATEAK IREKITA Ibarrondo beti arituizan da abestiak konposatzen, baiberarentzat eta baita Sharon Stonertaldearentzat ere. “Orain dela lauurte, momentu horretan lantzen arinintzen abestiak entzun zituenEgoitz Olalde taldekideak, etahauekin zerbait serioa egitera animatuninduen”, kontatu du.

Proiektuari izen bat jartzea erabakizuen aurrena, noizbait bere abestiakgrabatu eta kaleratzeko ideiarekin.Zingira izenak “estalki edo aterki”modura funtzionatzen duela argitudu oñatiarrak, zeinak ez duen aterikixten etorkizunera begira. “Zingirakorain forma hau dauka, bainaetorkizunean alda daiteke; hau da,taldekideak edo musika estiloa aldadaitezke, ni beti ardatz moduraedukita”. Proiektuari Iñigo Ibarrondodeitzea, ordea, ez zaiola erakargarriairuditzen gaineratu du, barreartean, “ez da oso artistikoa”, dio.

Ibarrondo 2011ko udan hasi zenBidaia diskoko lehen abestia sortzen.Beraz, lan hau osotasuneankonposatu, grabatu eta nahastengutxi gorabehera lau urte eman ditu.“Diskoan agertzen diren bezalakoakizatera heltzeko bide luzea egin duteabestiek ”, jakinarazi du oñatiarrak.Bidaia, beraz, “nahiko prozesu luzeaeta konplexua izan da”, azpimarratudu. “Nahi adina denbora hartudut abestiak landu eta grabatzeko”.

Etxean bertan egin du grabaketa etanahasketa prozesu osoa musikariak.“Estudio batean egin izan banu,seguruenik abestietan eragina izangoluke horrek, konposizioa eta grabazioamomentu askotan nahastuegin baitira”. Bitxikeria moduan,bateria grabatzen hasi zeneko uneaoroitu du Ibarrondok. “Oraindik ezneukan sortuta ez ahotsik, ez letrarik”.Gitarra eta teklatuen konponketakere etxean bertan egin ditu.

Talde batean jotzen aritzetikbakarlari moduan aritzera igarotzeaez da arazo bat izanmusikariarentzat, ez konposatzerakoorduan behintzat. “Elementuberri asko sartu ditudanarren (teklatuak, pianoak?) erososentitu naiz”, jakinarazi du.Lanaren ekoizpen prozesuan askoikasteko beta izan duela ere aitortudu, baina, era berean, zailtasun handienekinegin du topo, izan ere,lehen aldia izan da disko oso batbere kasa grabatu eta ekoiztu duela.Hurrengo lanetarako ere Ibarrondokez dut baztertzen autoekoizpenarenbidetik jarraitzea.

NORBERARENTZAKO MUSIKA Behinemaitza esku artean, era guztietakoiritziak jaso ditu Ibarrondok. “Badagojendea Zingira Sharon Stonerreneboluzio modura ikusi duena.Badaude, era berean, abestiak osoluzeak direla diotenak edo estiloaasko gustatu ez zaienak. Agian,azken hauek Sharon Stonerren distortsioedo sendotasun puntu horibotako dute faltan”, onartu du. Baina,dudarik gabe, Zingiraren estrainekolana gustuko izan duen jendeaere badago. “Atseginak dira iritzipositiboak eta kontutan hartu beharrekoaknegatiboak”, uste du musikariak;hala ere, iritziak interpretatzenjakin behar dela uste du, “iritzisubjektiboak besterik ez baitira.Nirekoia izanda, lehenengo etabehin, niretzako egiten dut musika”,azpimarratu du.

Zingiraren lehen diskoaren 350 alesoilik jarri dira salgai. “Garai konplikatuakdira denentzat, bai behintzatni bezalako talde edo bakarlaritxikientzat”, onartu du musikariak.Bere esanetan, salduko ez lituzkeenale gehiago kaleratzeak ez luke zentzurikizango. “Niretzat lan berezibat izan da; beraz, formatu desberdinbatean eta kopia kopuru mugatuankaleratu dut”. Aurrera begira,diskoa zuzenean aurkezteari ekingodio datozen hilabeteetan. Besteakbeste, Deustuko Gaztetxean eskainikodu zuzenekoa, maiatzaren 7an.Zingiraren babesean, bidaiak aurrerajarraitzen du.