EUSKARA une ilunean zela,kanpoan baztertua etagutxietsia, barruan iraganekohautsa kendu ezinda,gazte sortzaile eta kementsuz osatutakotalde batek leihoak irekitzekoausardia izan zuen. Ez DokAmairuri esker, eguzkiaren argiaeta haize berria sartu ziren euskarareneta euskal kulturaren etxean.Hemengo tradizioa eta nazioartetikiritsitako joera berriak bateratuzituzten, 1960ko hamarkadanzegoen giro eraldatzailean murgiltzeko.Kantagintzaren inguruan,musikak, poesiak eta arteak bategin zuten. Gutxi iraun zuen mugimenduak,1966tik 1972ra, baina EzDok Amairuk utzitako arrastoagaur egunera iritsi da.
Mundua goitik behera aldatzen arizen, atzera bueltarik gabe, 1960kohamarkadaren erdialde hartan:Gerraren aurkako protestak,beltzen eskubideen aldeko kanpainakMartin Luther Kingen gidaritzapean,ikasleen eta langileen aldarrikapenakParisen eta abar. Mugimendukontrakulturalen jaiotzazen. Espainian, ordea, bestelakogiroa zegoen: Francoren diktaduranbete-betean sartuta, basamortukulturala zen hura.Hala ere, garai hartan, Hego EuskalHerrian aitzindari batzuek jakinizan zuten egoerari buelta ematen.1960ko hamarkadakoak dira euskarazkoalfabetatzearen aurrenekopausuak, ikastolak, euskara batuaeta abar. Sorkuntzan ere bazen ezinegona:Gabriel Arestik Harri etaHerri idatzi zuen, Ama Lur filmaDonostian estreinatu zen, JorgeOteizak Quosque tandem plazaratuzuen eta Ez Dok Amairu izenahartu zuten kantari gazte batzuek.
Talde izaera nabarmena zuen EzDok Amairuk. Mugimenduarenibilbidea sakon aztertu du BelenOronoz ikerlariak eta, dioenez, Kursaalekosotoetan astero bilerak egitenzituzten: “Ez Dok Amairutikpertsona dezente igaro ziren, bainabeti gune bat mantentzen zuten”.Julen Lekuona, Mikel Laboa, BenitoLertxundi, Lourdes Iriondo, LuisBandres, Artze anaiak, Xabier Lete,Jose Angel Irigarai? partaide mordoaizan zituzten. “Arlo ideologikoazIrigarai arduratzen zela dirudieta taldeko poetak Jose AntonArtze eta Xabier Lete ziren”, kontatzendu Oronozek. Nekane Oiarbidekantolakuntzan egin zuen lanaere aipagarria da.
Jose Antonio Villar kantariak EzDok Amairuren hasierako pausoakezagutu zituen: “Lehenago erebaziren euskal kantarion artekoharremanak, askotan Joxe MariIriondok batzen gintuen jaialdietarako”.Emanaldietarako baldintzaduinagoak eta koordinazioaeskatzen zituztela oroitu du Villarrek,“arlo desberdinetako kulturgileenarteko harremana sendotzekobeharra ikusten genuen, etabarne antolamendua ere behargenuela argi zegoen; eranaturalean sortu zen”.
Taldea 1965ean hasi zenbiltzen eta lehenengo kontzertuakere orduan egin zituen. EzDok Amairu izena 1966ko martxoanestreinatu zuten, eta ekimenakberehalako arrakasta izan zuen.Kantuarekin batera, txalaparta,zinema-proiekzioak eta abar egotenziren ikuskizun batzuetan eta gizarteakgogo handiz hartu zuen. “Sinbolismozeta aldarrikapenez betetakoabestiak ziren, hots, herriakesan ezin zituenak oihukatzen zituzten”,dio Oronozek. Artisten arteko“harreman aberatsa eta hurbila” dugogoan Villarrek.
TRADIZIOA MODERNOTU Emanaldibatzuetara, Pete Seeger etaAtahualpa Yupanqui bezalakonazioarteko artistak gonbidatuzituzten. Izan ere, Ez Dok Amairurenekarpen nagusia tradizioarikanpoko joera berritzaileenak batzekoerabakia izan zen. Eredunagusien artean, gerra ondoko kantagintzafrantsesa (George Brassens,Jacques Brel), Ipar Amerikako folka(Bon Dylan, Joan Baez) eta HegoAmerikako kantagintza konprometitua(Yupanqui, Violeta Parra, VictorJara) aipatu zituen Xabier Letek,1977an Jakin aldizkariari emandakoelkarrizketan. Kantagintza katalanberriak, Nova Canço delakoak,izandako eragina ere sakona izanzen, estiloan nahiz ideologian.
Garai hartako jarrera inkonformistenekinbat egin zuten Ez Dok Amairukoek,baina euskal tradizioaribizkarra eman gabe. Letren zeindoinuen aldetik, kantutegi tradizionalazen oinarria: Aita Donostia,Sallaberry, Riezu, Manterola etaabar. Usandizaga, Guridi eta Sorozabalenlan klasikoak ere aintzathartu zituzten. “Tradizioa berreskuratunahi zuten, eta jantzi modernozatondu”, dio Oronozek. Gerraosteko euskal kantagintza berreskuratzekolanean ari ziren NemesioEtxaniz eta Mixel Labeguerie ereeragin handiko autoreak izan ziren.Era berean, euskal kulturaren berpizkundehartan, akuilari izan zenJorge Oteiza eskultorea eta harkproposatu omen zuen Ez Dok Amairuizena, ipuin tradizional bateanoinarrituta.
Tradizioari hautsa kenduta, modernotasuneanmurgildu zen Ez DokAmairu. “Mixel Labegueriek zabaldutakokantagintza berriarenbideari jarraipena eman zion taldeak”,Belen Oronozen arabera.
“Ordura arteko ahots polifoniaalboratu eta kantautorearen irudiaekarri zuten”, gehitu du. Hasieran,banan-bana irteten ziren agertokira,gitarra hartuta, nork bere errepertorioaabesteko. Baga, Biga, Higasentikaria sortu zutenean, 1970ean,kide guztiak batera agertzen hasiziren eta horrek aldi berri batzabaldu zuen Ez Dok Amairun.Diziplina ugari batzen zituztenoholtzan: dantza, antzerkia, poesia,kantua eta abar.Kontzertuetarako baldintza duinakeskatzen zituzten eta horrek profesionalizaziorakobidea ireki zuen.
“Emankizunen eskaria handitzenari zen eta zirt edo zart egin beharrazegoen, ordura artekoarekinsegi edo profesionalizazioarenbidea zabaldu”, azaldu du Oronozek.Aldarrikapen hura gizarteratzeaez zen samurra izan eta1970ean, Zeruko Argian eta Anaitasunan,manifestua plazaratuzuten. Agertoki eta baliabide teknikoaproposak izatea, haien jardunarekinjarraitu ahal izateko diruajasotzea eta kantarien lana zereginserioa zela onartzea bezalako eskariakbildu zituzten. “Kalitatezkokantagintza duin baten aldekoapustua egin zuten”, jakinarazi duOronozek.
EKARPEN BALIOTSUA Baga, Biga,Higa sentikariarekin agertokiak beteeta euskaldun askoren bihotzakhunkitu zituen Ez Dok Amairuk. Iaezustean, 1972an, taldea desegin eginzen. Desadostasunak, bai ideologianeta bai antolakuntzan ere, aipatuizan dira desegitea azaltzeko, bainainoiz ez da zehaztasunez jakin zeinizan zen arrazoi nagusia. “Finean, gertatu zena testuinguru orokorragobaten isla izan zen, gizartean borborzegoen eztabaida ideologikoaktaldea barrutik ukitu zuen, agian ezzegoen uste bezain kohesionatua”,dio Oronozek. Ikimilikiliklik sortuzuten Ez Dok Amairuko kide batzueketa Zazpiribai beste batzuek.
Alabaina, Ez Dok Amairuk ekarritakohaize berriak euskal kulturagoitik behera astindua zuen ordurako.Aitzindari haiek zabaldutakobideak eragina izan zuen gerokomugimenduetan eta euskal musikagaur eguneko itxura hartzen hasizen. “Ilusioa, borrokarako grina,euskalduntasunaren aldarrikapena?piztu zituen”, dio Oronozek.“Haien diskoak, kartelak eta sentipenakatenporalak dira, euskalduntasunaribetiko lotuta geratu izanbalira bezala”.
Euskarak eta euskal kulturak, oztopoguztiei aurre eginda, berpizkundeindartsua bizi izan zuten 1960kohamarkadan. Giro horretan, ezinbestekoekarpena izan zen Ez DokAmairurena. “Historiaren zatitxobat hor gelditu da, euskal kulturarinolabaiteko ekarpena egin genion”,dio Villarrek. Oronozen ustez,euskaldun askoren “subkontzienteantxertatuta” geratu da taldea.“Debekua eta zapalkuntza nagusizirenean, herri nortasunaren aldarrikapensutsua egin zuten, modusakon, serio eta landuan”.