HIRU urte atzera egin beharra dagoBi Bala taldearen hazia non eta noizerein zen jakiteko. 2013ko BertsoEgunean izan zen, Donostian. AitzolBarandiaran eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariak,azken hau gitarra eskuetan hartuta,Beatles taldearen doinuen erritmoan krisiariburuzko bertsoak abestuz aurkeztu zirenjendaurrean. Emanaldiaren arrakastakbultzatuta, egindakoari jarraipena emateaerabaki zuten. Bi Bala izena hartu eta lekubakoitzean zerbait desberdina eskaintzen hasiziren, Julen Goikoetxea bateria-jotzailearekinbatera. “Bertso musikatuak etorri ziren aurrenaeta kantu propioak gero, Xabier Etxeberriabaxu-jotzailea taldera gehitu zenean.
Orduan, laukotea osatzean, hartu genuenbenetan musika talde baten formatua eta izaera”,kontatu du Aitzol Barandiaran taldekoabeslariak. Errepertorio propioa osatzen joanahala ondu zuten lehen diskoa (Wasabi, 2014),eta ordutik urtea igaro orduko argitaratuzuten bigarrena ere (Gure Eroyak, 2015), orainhan eta hemen aurkezten ari direna.
Barandiaran eta Gurrutxaga dira taldeariahotsa jartzeko ardura dutenak. Bi bertsolaribertsoen bidez rock doinuei hitzak jartzen.Askorentzat kuriosoa izan badaiteke ere, ezda berria bertsoak musikarekin uztartzearena,Barandiaranek dioenez. “Xabier Amurizaeta Anje Duhalde elkarlanean hasi zirenetikmakina bat gauza egin dira. Bertso munduanasko esperimentatu da. Eta zergatik ezezkondu, gure kasuan bezala, bertsoa gitarraelektriko batekin?”, hausnartu du ataundarrak.Zazpi Eskale edo Gu Ta Gutarrak bezalakoantzeko proiektuak aipatu ditu Barandiaranek.“Talde hauen oso zale ginen gazteagoakginenean. Igor Elortza, Unai Iturriagaeta enparauak aitzindari izan ziren bertsoabeste esparru batzuetara zabaltzen; ez bakarrikbertsoa musikarekin lotzen, baita bertsoabere ohiko testuingurutik atera eta ordu txikietan,taberna eta gaztetxeetaraeramaten ere. Eta gukbide horri jarraipena emannahi izan diogu; hori bai, besteestilo batean”, gehitu du.
Bertsolari rockero, rockerobertsozale... Bere burua definitzeazaila egiten zaio Ataun, Alegiaeta Orioko kideez osaturikobandari. “Azken finean, musikatalde bat gara, nahiz eta gure oinarria bertsoaizan. Hala ere, bertsolaritza gustuko ez duenentzulea nekez konturatuko da horretaz”, iritzidio Barandiaranek. Denborarekin beraienpublikoarengan garapen bat eman dela agertudu abeslariak. “Hasiera batean, batez erebertsozaleak gerturatzen ziren gure kontzertuetara,akaso bertsolaritzari lotuago ikustengintuztelako, edo soilik musikazale zireneierreparoa emango zielako bertsoekin lotutakokontzertu batera joateak. Hala ere, musikarenzirkuituan gure lekutxoa egin dugunetik,esango nuke bertsozale puritanoenakurrundu egin direla, nahiz eta orain erenahasketa interesgarriak ematen diren gurekontzertuetan”, jakinarazi du.
GARBI ETA ZORROTZ Rock musika etabertsoarekin batera, jarrera kritikatzaile etazorrotza da Bi Bala taldearen beste oinarrietakobat. Badago “punk jarrera eta inkonformismopuntu bat”, Barandiaranen hitzetan.Dena den, argi du beraien helburuaez dela kritika merkea egitea,hautsak harrotzeagatik harrotzea.“Taldea sortu genuenetik izan diraoso galdera inportanteak zeri kantatueta zein posiziotik. Tentu handizaukeratzen ditugu gaiak etagauzak nola esan, hitz bakoitzaondo neurtzen dugu, eta taldeakhartu du izaera hori: kritikatzailea,poesia gutxikoa, gauzak garbieta zorrotz esatekoa, bainabeti umoretik”, adierazi du abeslariak. Eta ezzaio arrazoirik falta; letrei erreparatu besterikez dago konturatzeko oso gutxi direla taldeakjaurtitzen dituzten baletatik libro direnak.
Kontraesanak abestia, adibidez, egunerokotasuneanaurki ditzakegun kontraesanenerrepaso bortitza dugu: Martxoak 8an more9an matxista / Furgonan nuklearrik ez eskatzenekologista / Zergatik dago beterik SGAEbertsolariz eta putetxeak monogamoz? Balaugari alde guztietara, beraz. Halere, Barandiaranekargitu du euren tiroek ez dutela inormintzeko intentziorik, “perdigoi txiki eta minberak dira, inor lurrera botatzeko asmorikgabe botatakoak”.
Kritika bai, baina autokritikarako ere badatokirik. Izan ere, izaera kritikatzaile hori bereburuarengandik hasten du Bi Bala taldeak.“Beti esaten dugu guk ispilu bati kantatzendiogula: gure buruari, guregandik gustatzenez zaigunari? Eta gu esaten dugunean da guherri modura, edo gu giza talde gisa, edo gugizarte mugimendu modura? Ez dugu kritikatzenkritikatzearren, aurrera egiteko baizik,autokritikarik gabe nekez egingo dugulakoaurrera. Gure zauriak ireki eta ozpin askobota. Horixe da egiten duguna”.