IBARREZKERREKO zazpi lagunekosatzen dute Adarrots:Rosa Godinez (ahotsa), IñigoEspiña (biolina), Iñigo Carballo(alboka), Bingen Akarregi (klarinetea,flauta), Gorka Vicente (gitarraakustikoa), Toño Ortega (baju elektrikoa)eta Sendoa Gil (perkusioa).

Lagunarteko bazkari bat alaitzekoelkartu ziren lehen aldiz, 2004ean,eta ordutik formazioan aldaketakizan badira ere, beraien musikakgaurdaino iraun dezan lortu du taldeak.“Lagun batzuek jai batean jotzekoeskatu ziguten eta orduanelkartu ginen aurrenekoz. Publikoaeta gu geu ere gustura geratu ginenez,aurrera egitea erabaki genuen.

Astean behin elkartzen hasi eta hortikaurrera gauza berriak sortzenhasi ginen eta ordurarte lagun taldeazena musika talde forma hartzenjoan zen”, oroitu ditu hastapenak IñigoCarballok, taldeko albokariak.Euskal musika tradizionaletik abiatuz,garai bateko doinuak gaurkotzearenaldeko apustua egin du Adarrotsekbere sorreratik. Folkarenbidea hartzea erabaki zuten hasieratik,“naturalena horixe zelako”, Carballorenesanetan. “Albokariak edopanderojoleak geunden taldean,Euskal Herriko musika tresnak jotzengenituen eta errazena zen folkarenbidetik jotzea”, azaldu du. Adarrotsenmusika euskal doinu tradizionaletanoinarritzen bada ere, Carballokez du taldearen musika “tradizional”moduan definitzen: “Euskalmusika tresnak erabiltzen ditugu eta,beraz, kutsu tradizional hori emanadator berez; baina, finean, nahasketabat egiten dugu: baditugu euskalmusika tradizionaletik datozen instrumentuaketa baditugu bestelakoak,eta guztiak uztartzen ditugu,betiko doinuak erabiliz gure abestipropioak sortzeko eta, azken finean,estilo propio bat izateko”.

Bere hastapenetan, euskal musikariezagunen abestiak jotzen zituentaldeak. “Alboka mundutik zetozentaldeen bertsioak eginez hasi ginen,Oskorrirenak asko, eta beste batzuenakere bai. Baina, halako batean,gure abesti propioak lantzen hasteaerabaki genuen”, jakinarazi du Carballok.“Eta pausu bat harago emangenuen, tabernetatik eta kontzertutxikietatik eszenatoki handietara igaroz”,gehitu du musikariak.Sorkuntzari dagokionez, normaleanCarballok berak albokaz sortutakomelodiatik abiatu ohidira kantuak josteko,eta doinuhorri bakoitzakbere ekarpenaegiten dio,geruzak gehituz.

Hala,energiaz beterikoalbokari sokainstrumentuekematen diote kolorea,klarineteak baretasunaeta perkusioek indarra,emakume ahots eztiak denakgoxoki aterpetzen dituen bitartean.Eta emaitza dotorea da, zinez.Grinaz beteriko zuzenekoak eskaintzenditu Adarrotsek, ikuslea dantzaraziz,batzuetan, eta malenkonianmurgilaraziz, bestetzutan.

10 URTE FOLKA ERABERRITZEN Folkmusikaren tradizioari leial eta iraganarimuzin egin barik, berau gaurkotzekoahaleginetan bide dotorea egindu Adarrotsek, eta konturatu ordukohamarkada bat egina dute oholtzagainean. Urte guzti hauetan eginikolanaren fruitutzat jo daiteke, adibidez,Mendebala Folk Jaialdiak antolaturikoFolk Talde Hasiberrien IV.

Lehiaketa irabazi izana, 2009an. Honiesker, Haizekadak beren lehen diskoagrabatu zuen taldeak, Balea estudioetan,Asier Ercilla teknikariaren eskutik.Orduantxe hasi zen Adarrots“abiadura hartzen”, taldekideek kontatzendutenez. “2007an aldaketahandiak bizi izan genituen, eta ia-iatalde guztia berregin genuen ?oroitudu Carballok?. Haize berria sartu zen,errepertorio berri bat landu genueneta emanaldiak ematen hasi ginen.Txapelketa hori irabaztea garrantzitsuaizan zen, ate asko zabaldu zizkigunkanpora begira”, kontatu du Portugaletekomusikariak. Lorpengogoangarri honek akuilaturik,2010ean Kordoban ospatuzen Eurofolk Jaialdiarenedizioansuertatutaldea eta Portugalen,ItalianIrlandan hainbatzuzenekoeskainizituzten.“Guretzat osogarrantzitsua izanzen, euskal musikakanpora ateratzekoaukera izangenuelako”,nabarmendu du.

AUTOEKOIZPENETIK Taldearenlehendabiziko diskoaMendebala jaialdikoek ekoitzi bazutenere ?horixe zen sariaren partebat?, Adarrotsek kaleratu dituenhurrengo bi diskoak autoekoitzitakoakizan dira. Izan ere, bizi dugunkrisi egoeran, “auto-produkzioarenanahitaezko formula da”, Carballoreniritziz. “Edo gure kabuz egiten dugu,edo ez du gure ordez inork egingo.Hori ikasi dugu urteekin. Bide horiaukeratu genuen eta balekoa zaigumomentuz”, gehitu du albokariak.

Hori horrela, kontzertuetan eta diskosalmentetan ateratzen duten diruguztia aurrera begirako proiektuakbideratu ahal izateko baliatzen du taldeak.“Lan asko egin beharra dago,norberak egin behar du dena; baina, kontrara, askatasuna ere ematen dizulan egiteko modu honek”, azpimarratudu. Hala, bide beretik etorri zen taldearenbigarren diskoa ere, ZazpiDitut izenburuarekin, 2012an.2014. urtearen hondarrean, Adarrarenhotsa. Nahia egi bihurtzearenbidea izeneko hirugarren lana kaleratuzuen taldeak. Adarrotsen azkenuzta, baina, ez da disko hutsa, taldearen10. urteurrena ospatzeko “lanberezi bat” baizik. Hiru formatu ditubilduma honek: DVDa, taldearen ibilbideaazaltzen duen dokumentalajasotzen duena eta udaz geroztik Youtubenikusgai dagoena; CDa, azkenurteotako 10 abestiz osatua (urtebakoitzeko bat eta beste 4 abesti berribiltzen ditu); eta, azkenik, 40 orrialdekoliburuxka, taldearen argazkizeta zenbait hausnarketaz jantzia.

“Taldearen historia jendeari kontatzekobeharrak” bultzatuta gauzatudute lan berezi hau. “Badago tangofamatu bat esaten duena 20 urte ezdirela ezer. Gu ez gara inor horigezurtatzeko, baina gure kasuan esandezakegu hamar urtek askorakoeman dutela ?dio Carballok?. Hamarkadahonetan hainbat istorio, abentura,desbentura, negar eta irribarrebizi izan ditugu taldean. Gure historiakontatzeko atzera begirada bategin eta urte hauei musika, irudiaketa historia jartzea pentsatu genuen”,dio. Era berean, Adarraren hotsa.Nahia egi bihurtzearen bidea izenakberak oso ondo islatzen du “taldearenizaera eta garapena”, albokariarenustez. “Gure nahia egia bihurtudugu. Hamar urtean hiru disko kaleratzeakopuru polita da gurea bezalakotalde batentzat, behe-behetikhasi den proiektu xume batentzat”,agertu du. Horrez gain, azken diskohonek etapa bat ixteko ere balio izandiela aitortu du Carballok: “Fase batamaitu, eten txiki bat egin, aldaketabatzuk burutu eta aurrera jarraitzekoindarra hartzeko balio izan digu”.

EUSKARA BULTZATUZ Euskaragehiegi entzuten ez den eskualdebatekoak izan arren, Adarrotsekhasieratik egin zuen euskaraz abestekohautua. “Hasieratik erabakigenuen euskaraz sortuko genuela.Gure eskualdean euskaraz abesteaez da hain arrunta. Zaila da, eta kontzientegara bertako jende askorenganaez garela heltzen, baina euskararenalde gure ekarpentxoa egitekomodua da”, azaldu du.

Gainera, alboka eta euskal instrumentutradizionalak euskararekinlotzen dituztela dio, eta ez gaztelerarekin;alde horretatik, hizkuntzarena“natural” atera zaiela onartudu. Ildo berean, Adarrots “euskarakzonalde honetan bizi duenegoeraren isla” dela dio: “Ezkerraldeanbadaude euskaldun zaharrak,euskaldun berriak, euskalduntzeprozesuan daudenak eta euskara ezdakitenak, eta taldean ere bestehorrenbeste gertatzen da”. Hala ere,baikor hitz egiten du Carballok kontuhonen inguruan. Ezkerraldean“gero eta euskaldun gehiago”dagoela eta “euskara gero eta gehiago”entzuten dela uste du, “jendeaskoren militantziari esker”, bereesanetan.

Izan ere, Ezkerraldea asko aldatu daazken urteotan. Iraganeko paisaiagrisak lekua egin dio gaurko ikuspegikoloretsuari: kale eta etorbideakzabaldu dira, lorategiak etaplazak ugaldu, etxe berriak eraiki?Kaleko hots eta doinuak ere aldatudira, denboraren poderioz. Zorionez,euskarak bere lekua egitendarrai, eta dagoeneko Ezkerraldekoadarraren hotsa ez da Bizkaiko LabeGaraien tutua, energiaz beterikoAdarrotsen alboka baizik.